Baiona munduko kale bilakatuko du Etiopikoak jaialdiak

  • Ezkandrai elkartearen ekimenez, Martxoko Etiopikoak jaialdia abiatuko da gaur Baionan, eta Tarnoze eta Bokale ere hartuko ditu bere baitan. Arlo ugaritako artistek, besteak beste musikari, kantari, bideogile edo antzerkilariek Aturri eta Errobi ibaien bi aldeetara eramango dituzte ikuskizunak.


2014ko martxoaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Martxoko Etiopikoak ekimenaren afixa.

Aurtengoa seigarrena duen edizio honek, hartuko dituen espazioak izango ditu bereizgarri, ohiko elizez eta antzokiez gainera, okindegi, karrika, eskola edo auzotara ere eramango baitira ikuskizunak, eguneroko bizitzan txertatzearren.

Beñat Achiary musikari eta antolatzaileak adierazi zuenez, "Édouard Glissant, Jean Jaurès, Etxahun eta Mikel Laboa bezalako artistek inspiraturiko sorkuntzak, Zuberoako kantu herrikoiak eta mundu osokoak, jazza edo inprobitsazioa proposatzen ditugu, magiaz beteriko egun hauek alaitasunean eta sutsuki bizitzeko”.

Larunbata arte luzatuko den erakusketak emango dio hasiera jaialdiari. Bonnat Laukia izango du gune nagusia baina Second Jeudi galeria, Levant edo Rue en Pente liburudendetan ere ikusi ahal izango dira lanak. Erakusketarekin batera, dantzak, kantaldiak eta bestelakoak antolatuko dira tartean. Adibidez, ostegunean, Beñat Achiaryk eta Mizel Theretk Xoriek ikuskizuna onduko dute Mikel Laboaren omenez.

Baiona munduko kale leloarekin bat eginez, hirietan harmonian bizitzeko moduez egingo dute gogoeta artistek, Baiona iparraldeko Breuer eraikinaren inguruan.

Ekainaren 29an, berriz, Itxaro Bordak idatziriko Gerezien denbora pastoral hiritarra eskainiko da Baionako portuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


Eguneraketa berriak daude