Baiona eta Donostia lotzen dituen Pass Eusk garraio txartela martxan

  • Pirinio Atlantikoko Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu dute mugazgaindiko txartela. Uztailaren lehenetik aurrera Baiona-Donostia autobus eta tren bidez egin ahalko da. 


2015eko uztailaren 15an - 12:35
Baiona-Donostia garraio txartel bakarrarekin egin daiteke uztailaren lehenaz geroztik (argazkia: kazeta.naiz.eus)

Baiona-Hendaia autobusez eta Hendaia-Donostia “topoz” lotuko dira, eta txartel bakarra izanen da bidaiarentzat. Joan-etorria bost euro kostako da.

Otsailean Irun-Baiona autobus linea inauguratu bazuten, mugaz gaindiko garraio loturetan pauso bat gehiago suposatzen du Pass Eusk txartelak.

Proiektuaren bultzatzaileek jendeak autoaren erabilpena murriztea nahi dute, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eginez. Etorkizunera begira, gainera, proiektua indartu nahi dute, txartel amankomuna eta zerbitzuaren webgunea sortuz. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


EAJk atzera egin eta Barik txartelaren deskontua mantenduko dute

Hasiera batean alderdiak garestitu egin nahi zituen Barik txartel anonimo eta aldi baterako abonuak, baina azkenean atzera egin du. Beherapena berriz otsailaren bigarren erdialdean indarrean sartuko dela aurreikusten du.


Eguneraketa berriak daude