argia.eus
INPRIMATU
Baigorriko herritarrak, etxebizitzen espekulazioaren aurka
  • 60 lagun inguruk elkarretaratzea egin du astelehenean Baigorrin, Etxeen prezioen igaitea gelditu! lelopean, higiezinen agentzia batek etxebizitza bat 899.000 eurotan salgai jarri duela salatu eta gisakoek herrian izan ditzaketen ondorioez ohartarazteko.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 21a
Irudia: Google maps

Ameztoia etxea da salgai dagoena, Mediabask agerkariak jakinarazi duenez. Duela gutxi beste bi etxebizitza jarri zituzten salgai, 588.000 eta 500.000 eurotan. Baigorriar kolektiboak ohartarazi duenez, etxeak prezio horietan saltzeak herritar guztiengan eragiten du, gainerako etxeen prezioak handitzen dituelako, gazteek alde egin beharra dutelako eta bertara bizitzera datozenak zorpetzen dituelako, besteak beste.

Arazoaren berri eman eta aurrera begirako urratsez eztabaidatzeko bilkura deitu dute irailaren 27rako, 20:00etan Xoko Plazan.