Carmen Calvok, Espainiako presidenteorde eta Berdintasun ministroak, eman du berria. Zigor Kodea berritu nahi du Espainiako Gobernuak eta helburu nagusia esaldi batean laburbildu du Calvok: “Argia eta biribila da, hau da, emakumeak ez badu berariaz esaten baietz, gainerako guztia ezetz da”.
Iruñeko sanferminetan 2016an emakume bat bortxatu zuten bost gizonen aurkako epaia atera zenetik (sexu abusutzat jo zuen gertakaria epaimahaiak) Espainiako Gobernua sexu delituak beste modu batez zehazteko azterketa egiten ari da, Calvok berak adierazi duenez, “ez dadin gertatu interpretazioen bidez delitu motak zehaztu gabe geratzea, izatez emakumearen aurkako delitu oso larriak direla kontuan izanda”. Suediak eta Alemaniak duela gutxi haien Zigor Kodeetan ildo beretik egindako aldaketak aipatu ditu Calvok.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]
2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]
Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.
Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.
28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.