Badator postkapitalismoa


2017ko abuztuaren 03an - 18:10

Azken bi hamarkadetan bizi dugun neoliberalismoaren nagusitasunaren itsasoan, esperantza irlatxo bat da liburu hau, besteak beste irakurlea postkapitalismora daramalako. Horixe bera bakarrik, ez da gutxi.

Ezker klasikoak kapitalismoa gainditzeko moldeari begirada kritikoa eskaintzen dio eta ezkerreko ohiko iraultzak ez duela kapitalismoa gaindituko iragartzen du. Liburuan dioenez, neoliberalismoaren gordinenean ageri dira jada kapitalismoaren amaieraren zantzu batzuk: elkarlanean eta doakotasunaren baloreetan oinarritutako proiektu ugari dago, hala nola Wikipedia edo sare sozialak. Halako proiektu txiki asko sarean lotuta, hori izango da postkapitalismoaren oinarria.

Funtsean, bere ustez, informazioaren teknologia hasi da higatzen kapitalismoa; hala, neurri batean behintzat, makinak pertsonaren lana ordezkatuko du apurka, eta oinarrizko produktuen doakotasuna edo prezio txikia ekarriko du. Feudalismotik kapitalismora bezala, kapitalismotik postkapitalismoranzko trantsizioan gaude jada. Trantsizio hori da estatuek bultzatu behar dutena, lehen lehenik klima aldaketak dakarren hondamendiari aurre eginez, baina trantsizio hori akuilatzeko beste neurri ugari ere proposatzen ditu.

FITXA

Postcapitalism, a guide to our future

Paul Mason

Allen Lane, 2015.


Eguneraketa berriak daude