Badator erreskatea, hau da datorrena

  • Erreskatea gainean du Espainiako Estatuak. Erreskatatuak izan diren herrialdeen esperientzietan oinarrituta, horrek eragingo lituzkeen betebehar eta murrizketak zerrendatu ditu Expansión egunkari ekonomiko kontserbadoreak. Hona Kaos en la red webgunetik hartutako laburpena, 8 puntutan.


2012ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

1- Funtzionarioak: kaleratzeak eta soldata jaitsiera gehiago.

Grezian, 2010 eta 2011 artean sektore publikoa 200.000 funtzionariotan gutxitu zuten. Gainera, 2015 amaierarako beste 150.000 kaleratzea da asmoa. Hori adostu zuen Greziak kide europarrekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin, laguntza jasotzearen truke. Portugalen, soldaten %20 jaitsi diete funtzionarioei eta Irlandak 37.500 langile publiko kaleratuko ditu 2008 eta 2015 urteen artean.

2- Pentsioen murrizketa

Grezian %20 murriztu dituzte 1.200 eurotik gorako pentsioak eta %40 55 urtetik beherako erretiratuen kasuan. Irlandan %10 murriztu dituzte jubilatu berrien pentsioak. Portugalen aparteko ordainsariak kendu dizkiete pentsiodunei, funtzionarioei bezala.

3- Erretiratzeko adina atzeratzea

Puntu honetan dezente aurreratu da Espainia, pentsioen erreformarekin 67 urtera arte atzeratu baitu erretiratzeko adina. Grezian 65 urtera arte atzeratu dute erretiratzeko adina eta pentsio osoa jasotzeko 40 urtez kotizatu behar da. Portugalen 2014ra arte atzeratu da 55 urterekin eta 30 urte kotizaturekin erretiro aurreratua hartzeko aukera. Irlandan onartu dutenez, 2014. urtean 66 urte izango da erretiratzeko adina, 2021ean 67 urte eta 2028an 68 urte.

4- Zerga gehiago, batez ere kontsumoan

Espainiak BEZ igoera onartu du dagoeneko. Grezian BEZa bi aldiz igo zuten urte berean, %23ra arte.. Portugalek ere %23ra arte igo zuen BEZa. Irlandan, pixkanaka igoko dute BEZa eta 2014rako %23ra igotzea da helburua.

5- Langabezi prestazioa gutxitzea

Arlo honetan, Portugalek baino ez du eskua sartu: prestazioa jasotzeko epea bi urte eta bi hilabetera murriztu du, orain arte hiru urtekoa zenean.

6- Lan erreforma

Espainiako azken lan erreformak kaleratzea eta soldata jaitsiera erraztu du. Grezian, kaleratze kalte-ordaina %50 murriztu zuten eta hitzarmen kolektiboak kendu zituzten. Portugalen jai egunak gutxitu dira (lau gutxiago) eta aparteko orduengatik erdia ordaintzen da. Kaleratzeagatik ematen den kalte-ordaina ere txikitu egin dute. Irlandan ez da berrikuntza gehiegirik egon arlo horretan, euren lan merkatua malgua baitzen jada.

7- Erkidego autonomoetako kontuen kontrol handiagoa

Bruselaren kezka nagusietako bat dira erkidego autonomoak. Horregatik, erkidegoen kontrola handitzea ekar lezake erreskateak, baina hau hipotesia baino ez da.

8- Eskakizun zorrotzagoak finantza sistemari

Espainiari emandako kanpo-laguntza bankuetan fokalizatzea da indarra hartzen ari den aukeretako bat. Horregatik, Reuters agentziak aipaturiko goi-kargu alemaniarren arabera, azkenean hori hala bada funts europarrak liberatuko lirateke baina Espainiako ekonomiak ez lituzke jarraitu beharko Greziak, Portugalek eta Irlandak pairatutako erreforma zorrotzak. Horren ordez, banku sektorearen erreformari lotutako baldintza berriak adostu beharko lituzke Espainiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude