Badator Emarock eguna

  • Heldu den apirilaren 25ean Emarock Eguna egingo dute Aretxabaletan. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera ekitaldiz betetako egun oparo honi eta goizaldeko 01:30etara luzako da. Ororen gainetik zuzeneko musika izango da protagonista (10 artista eta taldetik gora ariko dira), baina tailerrak, bazkari herrikoia eta pailazo emankizun bat ere izango dira gozagai.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko apirilaren 16an - 10:59

Askotan adierazi dugun moduan, Emarock emakume musikarien inguruan lan egiten duen proiektua da, emakume musikariei protagonismoa ematen dien proiektua, alegia. Emarocken xede nagusia emakume musikariak agerian jarri eta erreferenteak sortzen laguntzea da, musikan emakumeen parte hartzea sustatzea, emakumeak egindako musika esparru publikora zabaltzeko. Horregatik Emarock Eguna: Euskal Herrian (eta kanpoan) jotafuego ari diren emakume musikari eta taldeen bilkura.

Kartela borobila da, oparoa zinez:

Herriko plaza:

11:00 Puski, Txurrusi eta Mariski

12:10 Ines Osinaga

12:30 Mikro librea

13:40 Maixa eta lagunak

14:30 Bazkaria

16:10 Maite & Zaloa & Miren. Emanaldi berezia: Miren (Napoka Iria), Maite (Mursego), Zaloa (Kokein) elkarrekin.

+ Goizean zehar Txapa, marrazketa eta serigrafia tailerrak (Umeek lehentasuna izango dute)

+ Goizean 0-99 urte bitarteko neskentzat Rock Tailerra

Mitarte

17:00 Xarpa

18:30 Pottors Ta Klito

19:50 Puro Luego

21:10 La basu & Aneguria

Herriko plaza

17:50 Perlak

19:10 Bala

20:30 Hibakusha

Herriko plaza

22:30 The Lizards

           Humus

Lehen edizio honetan, antoaltzaileek protagonismo berezia eman nahi izan diete emakume taldeei eta, batez ere, instrumentuak jotzen dituzten emakumeei. Bestalde, askotariko doinuak bildu nahi izan dituzte, eta lortu ere, nahiz eta rocka gailendu den (bere aldaera diferenteetan). Hala, zer ikusi eta entzun izango da: Perlak-en post-punk iluna (iazko sorpresarik atseginenetakoa), Humus beteranoen eta Xarpa hasi berrien rocka, Hibakusharen rock metala, Pottors ta Klitoren punk rock egosi gabea, Bala biko galiziarraren stoner doinuak, Bartzelonako The Lizars power-hirukoa, La Basuren rapa, Maixaren trikia eta Puro Luegoren hitz konprometituak.

Bazkal ostean, emanaldi berezia egongo da: Miren (Napoka Iria), Maite (Mursego) eta Zaloa (Kokein) elkarrekin ariko baitira Las Vulpes, Paquita del Barrio edota Emiliana Torriniren bertsioak eskainiz. Ines Osinagak (Gose) ere emanaldi berezia eskainiko du, bakarrik joko baitu.

Oharra: Albiste hau Entzun.com-etik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker. Originala hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Anari Alberdi. Zazpigarren azalberritzea
"Nire eremua soziopoetika da"

Martxoaren 1ean elkartu gara Anarirekin, Giza zarata argitaratu eta biharamunean. Andoaingo poligono batean egin dugu hitzordua: han dauka taldeak entsegu-gela. Poster zaharrez eta instrumentuz inguratuta hitz egin dugu, alboko gelakoen erritmoez lagunduta. Larunbatean, hilak... [+]


2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


Eguneraketa berriak daude