Ozzy Osbourne, Lynyrd Skynyrd eta Twisted Sister arituko dira Azkena Rocken

  • Hamaikagarren edizioa da gaur abiatuko den Azkena Rock jaialdia eta nazioarteko hainbat talde klasiko etorriko dira Gasteizera: Twisted Sister, Ozzy Osbourne & Friends, Lynyrd Skynyrd, Status Quo, Blue Oyster Cult, Black Label Society, The Darkness eta Gun.


2012ko ekainaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Lynyrd Skynyrd taldea kartelburu Azkena Rock jaialdian

Gaur bihar eta etzi 41 talde taularatuko dira guztira eta 44.000 rock zale inguru biltzea espero da, aurreko urtean baino 10.000 gutxiago.

Mendizabalako eszenatoki bakoitzean lau eta sei kontzertu izango dira eta agertokiek musikari hilberrien izenak hartuko dituzte: Agertoki nagusiak Levon Helm The Bandeko bateria jotzaile eta abeslariaren izena; bigarrenak, Adam Yauch The Beasty Boys taldearen sortzailearena eta hirugarrenak, Bee Gees taldeko Robin Gibbena.

Egunero 8 bat orduz entzungo da rock, hard rock, metal, punk, blues rock eta rythm and blues musika. Gaur jaialdiari hasiera emateko Twisted Sister eta Status Quo izango dira. Ostiralean Ozzy eta lagunak arituko dira eta jaialdia Brian Jonestown Massacre taldeak itxiko du. .


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azkena Rock festibala
2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun... [+]


2018-05-23 | Hala Bedi
Hainbat eragile feministak bestelako Azkena Rock baten aldeko apustua egin dute

Kolektibo feminista ezberdinek  hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.


2018-03-27 | Hala Bedi
Haserrea eragin du sarean Azkena Rockeko emakumeen presentzia eskasak

Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa. Berrogei taldeetatik, soilik lautan egongo dira emakumeak oholtzaren gainean.


Ia emakumerik gabeko edizio baten ondoren, ARFek Joan Jett baieztatu du 2018rako

Joan Jett & The Blackhearts taldea iragarri du Azkena Rock festibalak 2018ko ediziorako, aurtengo polemikaren ondoren.


Emakumeak Azkena Rocken
Berdintasuna anplifikatu nahi, gizonen justifikazioekin topo

Musikaz eta matxismoaz aritzean beste estilo batzuek jasotzen dituzte kritika txarrenak, baina hain “gurea” dugun rockaren mundura ere iritsi da eztabaida, aurtengo Azkena Rock jaialdiaren kartelean ia emakumerik ez dagoela-eta. Zeresana eman du gaiak baina,... [+]


Eguneraketa berriak daude