Azukre kantitate handiak dituzten edariei zerga berezia ezartzea proposatu du MOEk

  • Gizentasunari aurre egiteko neurriak hartu ditu Munduko Osasun Erakundeak (MOE), azukre kantitate handiak dituzten edariei zerga berezi bat aplikatzea proposatuz. PepsiCo enpresak bere produktuek duten azukre, gantz eta sodio kopuruak gutxituko dituela adierazi du. Coca Colak, aldiz, azken urteetako bidetik jarraituko duela azaldu du.


2016ko urriaren 24an - 10:54

Azukre kopuru handia duten edarien prezioa igotzea proposatu du Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Produktu horiei zerga berezi bat ezartzeko eskatu du. Modu horretan, %20 batean egingo luke prezioak gora. Gizentasunari aurre egiteko neurri bat dela adierazi du erakundeak.

Aldaketarik egingo ez duela esan du Coca Colak. Izan ere, azaldu du urteak daramatzala bere produktuen azukre kopurua txikiagotzen, eta bide horretatik jarraituko duela. Azken hamasei urteetan, ekoizten dituen edarien azukre kantitateak %36 batean egin duela behera adierazi du.

PepsiCo enpresak, bere aldetik, 2025erako produzitzen dituen edarien bi herenek 33 zentilitroko 100 kaloria edo gutxiago edukiko dituztela iragarri du. Aldaketa hori kontsumitzaileen beharretara egokitzeko egingo duela adierazi du. Horrez gain, ekoizten dituen beste produktu batzuen gantz saturatu eta sodio kantitateak ere gutxituko dituela azaldu du. Horietako batzuk dira Lays, Doritos eta Cheetos patatak.

Produktu kimikoek ere kezkatzen dituzte kontsumitzaileak

Bi konpainietako edarien kontsumoa murriztu dute bezero askok, azukre kopuru handiak direla eta. Baina Coca Colak eta PepsiCok azken urteetan ekoiztutako dieta edariek ere kezkatu dituzte kontsumitzaileak. Izan ere, horiek izan ditzaketen produktu kimikoengatik arduratuta azaldu dira bezero asko.

Aspartamo gozagarria da horietako bat. Gizentasuna eta diabetesa bezalako osasun arazoekin lotu zuten ikerketa zientifiko batzuk. Hori dela eta, erabiltzeari utziko ziola adierazi zuen PepsiCok. Hala ere, zenbait produktutan oraindik ere erabiltzen du. Coca Colak, bere aldetik, ez zuen hori baliatzeko asmorik azaldu.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude