argia.eus
INPRIMATU
Azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarri, giza katea eginen dute Bordelen
  • Azterketak Euskaraz! kolektiboak eta Seaskako Batzorde eragileak deitu dute protestara. Hitzordua abenduaren 10erako jarri dute eta Errektoretzatik Giza Eskubideen Plazaraino doan giza katea osatzea dute helburu.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 01

Mobilizazioaren bidez, berriz ere "presioa egitea" dute helburu Azterketak Euskaraz! eta Seaskak, behingoan azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea bermatzeko gisan. Hizkuntza gutxituei buruz Frantziako Gobernuak duen jarrera "biziki ezkorra" deitoratu beharra dago beste behin, besteak beste hor direlako Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren postura eta hizkuntza gutxituen aurka doan Konstituzio Kontseiluaren erabakia. Hala eta guztiz ere, euskarazko murgiltze irakaskuntza baimentzeko zirkular bat prestatzen ari direla kontuan hartzen du Seaskak. Horri dagokionez dira beste behin mobilizatuko: "Azterketak ez dituzte sartzen zirkularrean; horretarako ez dira prest, (...) badira oraindik posizio batzuk frantsesaren nagusitasuna atxiki behar dela diotenak".

Hitzordua abenduaren 10erako jarri dute eta Errektoretzatik Giza Eskubideen Plazaraino doan giza katea osatzea dute helburu. Antolatzaileek protestan parte hartzeko gomita luzatu diete ikasleei, gurasoei, irakasleei eta euskaltzaleei: "Ikasleak biziki inplikatuak dira borroka horretan, bai kolegioan eta bai lizeoan. Deitzen ditugu ere libre diren guziak, mobilizatzeko, ahalaz gauzak mugitzeko esperantzaz".