argia.eus
INPRIMATU
Bordelen giza-katea egingo dute azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz
  • Giza katea eginen dute Bordeleko Hezkuntza Errektoretza eta Giza Eskubideen plaza lotuz.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2022ko urriaren 21
Urriaren 20ko prentsaurrekoa, EEPren egoitzaren aurrean (Argazkia: Selaurua Betez)

Baxoa pasatu ahal izateko izen ematearen azken egunean entzunaraziko dute haien aldarria: behin betikoz, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen bermatzea. Azaroaren 14an, 12:00etatik 13:00era eginen dute giza katea, Bordelen, Hezkuntza Errektoretza eta Giza Eskubideen plaza lotuz.

Mobilizaziora deitu dute beste behin Seaskako ikasle, irakasle, ordezkari eta gurasoek. Euskararen Erakunde Publikoak Baionan duen egoitzaren aitzinetik eman dute hitzorduaren berri, urriaren 20 honetan.

Kasu "hitz ederrei"

 Irailean bilkura egin zuten EEPko ordezkariek eta Ipar Euskal Herriko parlamentariek Parisen, Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin, eta "jarrera aldaketa" sentitu zutela jakinarazi zuten. Hain zuzen, elkarrizketa egon zen bi aldeen artean, eta Euskal Herriko aldarrien alde doazen aldaketa batzuk ere aipatu zituzten ministerioko ordezkariek –sail elebidunean euskarazko irakaskuntza kudeatzeko adostasun batzuk eta brebeta euskaraz pasatzeko aukera–. Baina ordutik ez da aurrerapenik eman. Baxoari dagokionez, ordea, ez zen engaiamendurik hartu. Hori horrela, abisua luzatu die Seaskak lekuko parlamentariei: "Ez daitezela ministro baten edo haren kabineteko ordezkarien hitz ederrekin lokartu. Gure haurren eskubideak, gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan arte elkarrekin borrokatu beharko dugu", Peio Jarajuria Seaskako lehendakariaren hitzetan.

Hemen, agerraldiaren une bat, Gure Irratia komunikabidearen eskutik: