Azpitituluak.com: "Ez dago Canal+ eta Jaurlaritzak filmak azpi-idazteko egin akordioaren beste notiziarik"

  • Interes pertsonal batetik sortu zuen Luistxo Fernandezek Azpitituluak.com webgunea. Filmak azpitituluekin ikusten zituen eta euskaraz horrelakorik ba ote zen otu zitzaion.


2016ko urtarrilaren 29an - 13:23
Joxe Aranzabal eta Luistxo Fernandez. (Arg.: Dani Blanco)

Saio pertsonal bat egin eta “seme-alabekin arrakasta” izan zuela ikusita beste batzuek landutakoak hartu eta webgune txiki batean bildu zituen. 2008a zen eta dagoeneko 700 azpitituluen muga pasa du.

Ez da bere lana bakarrik izan, hasieratik izan baitu elkarbanatzeko ideia, bai azpitituluak deskargatzeko bai kargatzeko garaian. Bietarako azalpenak aurki ditzake erabiltzaileak azpitituluak.com webgunean.

Antzeko ahalegin instituzional batzuk ere badirela gogoratu du Fernandezek baina pixka bat motelduta daudela uste du. “Filmazpit-en ari dira pelikulak argitaratzen baina nik espero nuen aurten hasiko zirela beste asko publikatzen. Orain dela urte eta erdi inguru iragarri zen akordio bat Canal+ eta Eusko Jaurlaritzaren artean eta dozenaka film euskaratuko zirela azpitituluen bidez esan zen eta gainera ondare publiko izango zirela. Ez dago gehiago notiziarik”.

Iaz apur bat murriztu ziren Azpitituluakeko erabiltzaileen ekarpenak eta aurtengorako erronka xumeagoa jarri zuen Fernandezek. “Ikusiko dugu, jendea hasi da kargatzen, hiruzpalau ekarpen egon dira lehen hilabete honetan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude