Hasiera batean, ETBko Azpimarra saioaren emisioak hilaren 16an abiatzea aurreikusi zuten. Estreinaldi-data 30era atzeratu dute, baina litekeena da beranduago hastea. Astelehenetik ostegunera emango dute, 20:30ean. Hogei minutuko iraupena izango du eta lan taldean, Maddalen Iriarte aurkezlearekin batera, Elixabete Garmendia eta Estepan Aldamiz ariko dira.