Azpiegitura handietan diru publiko gehiegi gastatzen dela kritikatu dute Txirrinkan

  • “Proiektu txikitzaileen” aurkako bizikleta martxa egin dute asteburuan Euskal Herrian barrena, “lurra kinkan badator txirrinka” lelopean. Txirrinka ekimenak igandean itxi zuen protesta egitaraua, Angiozarren. Gisako azpiegiturak bultzatzeko erabilitako errekurtsoak jendearen zerbitzura jartzeko exijitu dute, besteak beste.


2016ko maiatzaren 23an - 10:49
Bergara eta Angiozar arteko manifestazioa eginez amaitu zen Txirrinka (Arg.: Ekaitz Zilarmendi).

Lau zutabe eratu zituzten parte hartzaileek eta igandean egin zuten bat Bergaran, Angiozarren amaitu zen manifestazioari ekiteko. Angiozar esangura handiko herria da AHTren aurkako mugimenduentzat, bertan egin baitzuten proiektuaren aurkako lehen ekimena duela hamabost urte. Amaiera ekitaldian bizikleta martxaren lau lekukoek zeramatzaten mezuak irakurri zituzten: Jasone Mitxeltorenak, Fredi Paiak, Juan Ibarrondok eta Amaia Agirrek idatzi dituzte mezuok.

“Lurra eta pertsonak begirunez tratatzen dituzten lan eta bizi harremanen” defentsan jarduteko erabakia berretsi dute eta egungo eredua kritikatu: “Bizimodu industrial eta estresatuaren isla diren azpiegitura kaltegarriak eraikitzean, lurrari zauriak eragiten dizkio gizakiak”.  

Azpimarratu dute energia, garraio eta kontsumo “azpiegitura kaltegarriek” ahanztura ere eragiten dutela, “memoria historikoa lapurtuz”. Gaineratu dute horrek eragina duela etorkizuneko norabidean: “Nekez eraikiko dugu etorkizuna gure iragana ezagutu gabe”.

“Prekarietatea eta bazterketa inoiz baino gehiago” zabaltzen ari den bitartean, dirua “azpiegitura txikitzaileetan” gastatzea deitoratu dute. Beren esanetan, elkarren zaintza jarri beharko litzateke bizi ereduaren erdigunean, “lurrarekiko menpekoak garela ahaztu gabe”.

AHTri berebiziko sinbolismoa eman badiote ere, Euskal Herriko “proiektu suntsitzaile” guztiei egin diete kritika: “Azken urteotan azpiegitura erraldoien plangintza eta eraikuntza amorratua izan da: garraio politika itxuragabea (AHT, autobide sarea, aireportuak…), energia gainezartzea (Garoña, zentral termikoak, frackinga, goi tentsio lineak…), uraren eta beste baliabide batzuen metaketa neurriz gainekoa, zaborren tratamendu kutsakorrak…”.

Sare sozialetan ere presente egon da ekimena:

 

 

 

 

 

Amaiera ekitaldiko irakurketa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude