argia.eus
INPRIMATU
Azpeitiko Esklabak proiektua bultzatzeko auzolanera deitu dute
  • Gazte Sozialiston Topagunea antolatu dute Ikasle Abertzaleak eta Gazte Koordinadora Sozialista mugimenduek, ekainaren 12tik 16ra. Batez ere, hustua izateko arriskuan dagoen Azpeitiko Esklabak espazioa bultzatzeko auzolanean oinarrituko dira topaketak.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 15

Bertan bizitzeaz gain, hainbat egitasmo aurrera ateratzeko espazioa izan nahi du Esklabetakoak. Bost egunez, lan egiteaz gain formakuntzarako, eztabaidarako eta aisialdirako tartea ere eskainiko du Topaguneak. Besteak beste, “Hezkuntza, genero eta gazte problematika” eta “Gazte antolakundea: jarraikortasuna eta hausturak” solasaldiak prestatu dituzte eta pailazo ikuskizuna, kantu afaria, kontzertuak… ere izango dira.

Ikusi egitarau osoa kartelean: