Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearen behin betiko proiektua babestu dute dozenaka herritarrek

  • Kultur Mahaiak eta Udalak zehaztu dituzte sormen gunea izango denaren oinarriak eta helburuak, herriko kultur taldeen, bestelako eragileen eta norbanakoen nahiak eta beharrak ezagutu ostean. Hilabete luzeetako lana eta gero, atzo aurkeztu zuten etorkizuneko Dinamoaren behin betiko proiektua. Udalaren asmoa da 2018ko aurrekontuekin sormen guneko obrei ekitea.

Ehun lagun inguru hurbildu zen atzo Dinamoan egin zuten aurkezpenera eta Sormen Gunearen Proiektuari babesa ematera. (Maialen Etxaniz)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 14an - 12:05

Hilabeteetako lanaren ostean, Dinamoa Sormen Gunearen behin betiko proiektua aurkeztu zuen Kultur Mahaiak atzo, uztailak 13, Soreasuko sorgintza gunean bertan. Herritar ugari bertaratu zen 19:00etan abiatu zuten aurkezpenera. Bilkuraren ostean, egitasmoari babesa erakusteko argazkia atera zuten bertaratu ziren dozenaka lagunek.

Etorkizunean sorgintza gunea izango denaren behin betiko proiektua garatzeko denbora asko behar izan dute Kultur Mahaiak eta Udalak. Batzar asko egin behar izan dituzte eragileekin, norbanakoekin eta kultur taldeeekin. Izan ere, duela urte pare bat piztu zitzaien kultur mugimenduaren nahiak eta beharrak ezagutzeko grina.

2013an, Kultur Mahaiak "publiko orokorrarentzako espazio falta" identifikatu zuen, eta hori lantzeko beharra azaldu zuen urte hartako bazkideen ohiko batzarrean. 2015eko udazkenean, Azpeitiko Udalak Soreasuko eraikinean sormen gune bat martxan jartzeko asmoa azaldu zuen, Azpeitiko kultur mugimendua "indartsu eta antolatuta" zegoela ikusita. Orduan, sormen gunearen proiektua osatzeko foroa Kultur Mahaiak izan behar zuela iritzi zion Udalak. Hari proposamena luzatu ostean, Kultur Mahaia "gogotsu" hasi zen lanean.

Aurreneko urratsak egiteko, parte hartze prozesuari ekin zion Kultur Mahaiak, Udalarekin elkarlanean, herriko kultur taldeen, bestelako eragileen eta norbanakoen nahiak eta beharrak ezagutu asmoz. Urte eta erdi inguru iraun zuen prozesu horrek, eta denbora horretan zehaztu ziren sormen gunearen helburuak eta oinarriak. 

Parte hartze prozesua aurrera zihoan bitartean, sormen gunearen espazio bat martxan jartzea erabaki zen, besteak beste, "komunitatea osatzen joateko". Espazio horretako ateak –Gaur egungo Dinamoarenak– 2016ko azaroan ireki zituen Kultur Mahaiak. Orduz geroztik, ekitaldiak, tailerrak eta kultur proiektuen aurkezpenak egin dira bertan. Horrez gain, lanerako toki bezala hartu dute herriko hainbat taldek eta norbanakok.

Sormen gunearen oinarriak

Soreasu eraikinaren 0 solairuan (egungo Dinamoan) eta aurreneko solairuan kokatuko da sormen gunea, eta eremuka antolatuko da: arte eszenikoak, hitza, irudia eta soinua. Kultur Mahaiak atzo azaldu zuenez, "lanerako tokiak izango dira, guztienak eta irekiak, eta bertan tokia izango dute taldeek zein norbanakoek". Horrez gain, azpimarratu zuten proiektuaren xedea edo asmoa dela sormena sustatzea eta babestea, "sortzaileen komunitatea indartuz, formazioa eta lanerako tokia eskainiz, diziplinen arteko nahasketa eta elkarlana sustatuz eta transmisioa bultzatuz". 

Kultur Mahaiaren nahia da sormen guneko eremu bakoitzak antolaketa propioa izatea, eta bertako kideen esku egotea. Era berean, sormen guneak dinamizatzaile bat izango du, proiektuaren jarraipena eta koordinazioa egiteko. Gainera, Udalak, Kultur Mahaiak eta dinamizatzaileak osatutako zuzendaritza batzorde bat egongo da, "irizpide orokorrak" zainduko dituena.

Sormen gunean tokia izan nahi duen orok, izan talde zein norbanako, bere proiektua aurkeztu beharko du: zer egin nahi duen, zer espazio eta material behar duen eta zenbat denboraz erabiliko duen azaltzeko. Ez da epe edo deialdirik egongo proiektuak aurkezteko, hau da, eskaerak nahi direnean egin ahalko dira.

Proiektu teknikoa, martxan

Sormen gunearen nondik norakoak bilduko dituen proiektua osatzearekin batera, hori gauzatzeko bidea zehazten ere hasi dira Udala eta Kultur Mahaia, lan-espezializazio horretan diharduen enpresa batekin. Hark garatutako proiektuak jasoko du zein izango den eraikinaren nondik norakoa (banaketak, sarrera-irteerak, materiala…). Udalaren asmoa da proiektu hori urte amaierarako egitea eta 2018ko aurrekontuekin sormen guneko obrei ekitea.

Albiste hau Azpeitiko Uztarriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude