Azkuna Zentroko Mediatekako langileek greba mugagabea egingo dute

  • ELA sindikatuak gaur azaldu duenez "6 urtez baino gehiagoz egon dira benetako lan-prekarietatearen egoera batean. Soldatak 650 eta 1000 euro bitartekoak dira, denbora osoko lanaldietan, eta urteko egun guzti-guztietan zerbitzu hori eman behar dute."

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 30an - 09:10

Azkuna Zentroko Mediatekako langileek greba mugagabea egitea adostu dute. Izan ere, Mediatekan enpresa azpikontratatuen bidez lan egiten duten langileak 6 urtez baino gehiagoz egon dira benetako lan-prekarietatearen egoera batean. 

ELA sindikatuak salatu du lan-esplotazioko egoera horren jatorria lizitazio publiko bat dela. Argitu dutenez, administrazioak zerbitzuak lizitatzean daraman prozeduraren ondorioz soldatak gainbehera bizian jaisten dira, benetako lan-esplotazioko atariraino iritsi arte. ELA sindikatuak berak gatazka kolektiboko demandak jarri ditu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Hitzarmena aplikatzeko eskatuz, baina judizioaren zain jarraitzen dute. Langileek hitzarmen hori dagokiela adierazi dute.

Bertan, 20 langile inguru daude lan hori aurrera eramaten. Sindikatuak Azkuna Zentroko Mediatekan lan egiten dutenen prekarietate-egoera hori konpontzeko oinarriak berehala ezarri behar direla eskatu du: "batetik, langile horiek egonkortasuna behar dute, eta bestetik, hurrengo lizitaziorako baldintza-orria datozen egunetan prestatu behar delako. Baina, oraingoz, Azkuna Zentroko Zuzendaritzak ez du egoera konpontzeko borondaterik agertu."

Gauzak horrela, Mediatekako enpresa azpikontratatuetako langileek greba mugagabera deitu dute, lanpostuen egonkortasunaren alde, eta lan-baldintzak hobetzearen alde. Aipaturiko greba bihar hasiko da, maiatzaren 30ean. Langileek grebak sortu dezakeen eragozpenak barkatzeko eskatu diete Mediatekako erabiltzaileei.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude