Azkeneko eraso matxisten kontra, plaza betea Gasteizen

  • Azkeneko gertakariak salatzeko, Gasteizko Udalak elkarretaratzera deitu du uztailaren 25ean, Plaza Berrian, Gasteiz: eraso matxisten aurka lelopean. Udalak adierazi du erasoa "irmotasunez" gaitzesten duela eta haren aurka dagoela. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 26an - 11:27
Ehunka lagun elkartu dira Gasteizen, asteburuan izandako eraso matxistak salatzeko. (Arg.: E. Anda)

Arratsaldean, berriz, Gasteizko Mugimendu Feministak eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu du, eta kontzentrazio bat deitu; Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da asteburuko erasoak salatzeko.

Bortxaketa

Izan ere, emakume batek salatu du bortxatu egin zutela igandean, Gasteizen. Ertzaintzak atzo goizaldean atxilotu zuen erasotzailea, eta epaileak kartzelatzeko agindua eman du. 31 urteko gizonak geltokira autoz eramango zuela esan zion emakumeari; hark onartu egin zuen, eta autoan bortxatu zuen.

Beste alde batetik, larunbat goizaldean eraso egin ziotela salatu zuen beste emakume batek. Gasteizko Lakuabizkarra auzoan jazo zen erasoa, biktima etxerako bidean zela. Igogailura sartzear zegoela, atzetik eraso zion gizon batek, eta ukituak egin zizkion. Emakumeak gizona bultzatu eta ihes egitea lortu zuen; oihuen ondorioz, alde egin zuen gizonak. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Eguneraketa berriak daude