"Azkenaldian Arabar Errioxako gazteek mugitzeko eta antolatzeko gogoa dutela nabari da"

  • Biasteriko Gazte Asanbladako kidea de Javi de Marcos izan dugu gaur Kantoian. Ekainaren 26an, astelehenean, Biasteriko  I.Gazte eguna antolatu dute, egun osoko egitarau oparoarekin. Gazte egunaz gain, Biasteriko Gazte Asanbladaz ere aritu gara Javirekin, izan ere, urtebete inguruko ibilbidea duen asanblada da, eta Biasterin gazte mugimendua sortzen dagoen honetan, garrantzi berezia eman diote gazteek honelako ekimenak antolatzeari.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 23an - 09:43

Entzun elkarrizketa osoa:

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude