Dirudienez, bost lagunak ustez “terrorismoaren goraipatzeagatik" atzeman dituzte. Iruñerrian atxilotu ditu Espainiako Poliziak, eta Ahotsa.info-ren arabera, abokatuak iturri hartuta, poliziaren aurrean deklaratu ondoren aske utzi dituzte jadanik.
Joan den maiatzean Guardia Zibilak beste hiru lagun atxilotu zituen arrazoi berberengatik eta beste bat inpuntatu zuen. Espainiako Audientzia Nazionalak aginduta egin zituzten orduan atxiloketa horiek, Nafarroako Gobernuak azaldu zuenez.
Ostegun honetako operazioan jakin denez, beste lau lagun "ikertuak" izaten ari dira gertaera berengatik. Salaketa ETAren biktimen elkarte batek jarri zuen.