Azken minuturaino bete dute zigorra

  • Libre dira Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez. Sei urte luze eman behar izan dituzte  ETAko kide izatea egotzita atxilo. Eurek, ordea, behin eta berriz salatu dute egin zuten gauza bakarra “bakearen aldeko apustu irmoa” egitea izan zela.


2015eko urriaren 12an - 10:52
Sonia Jacinto, kartzelatik irten berritan

Rodriguezek kartzelatik atera berritan adierazi duenez, euren bizitzetako sei urte kendu dizkiete “bakearen alde” jokatzeagatik. Rodriguezen arabera, horren guztiaren atzean “mendekua” dago: “Hau guztia zigor bat izan da, mendeku politiko bat. Estatu hau askoz ere erosoago zegoen gerran, bakea ez zaio interesatzen”. Horren harira, ezker abertzaleak bere garaian eginiko aldaketa estrategikoak Estatuari “min handia” egin ziola nabarmendu du, “Estatua erosoago baitzegoen etekin politiko, elektoral eta ekonomikoak ekartzen zizkion konfrontazio armatuaren eskenatokian”.

Bere aldetik, Jacintok adierazi du Estatuak bere helburua ez duela bete, “blokeo egoera etengabean egon arren”. Bere esanetan, “pozgarria” da ikustea gizarteak ezker abertzaleak abiaturiko estrategiari babesa eman diola.  “Sei urte hauetan gauza batek zutik mantenduarazi nau: egin genuen apustuak Euskal Herrira ziklo eta egoera berri bat ekarri zuela ikusteak, hain zuzen”.

Horrenbestez, “Bateragune auzia”ren baitan kartzelaratutako bostetatik hiru kalean dira jada –bertan jarraitu beharko dute, ordea, Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek–. Hori bai, zigorra oso osorik beteta. Ugariak izan dira epaiaren aurkako protesta eta adierazpenak, berau “guztiz bidegabea” dela salatu dutenak, baina Espainiako Estatuko justiziak entzungor egin die denei. Kondena hasieratik bukaerara bete dute, azken minuturaino; Rodriguezek esan bezala, komisarian eman zituzten egunak ere ez dizkiete kendu.

Jada Garzonek ere babesten ez duen atxiloaldia

Askoren ustez fartsa izan dena 2009ko urriaren 13an hasi zen, Baltasar Garzon epaileak –orain Otegi kartzelan mantentzea “zentzugabea” dela dioen berberak– hamar lagunen atxiloketa agindu zuenean. Atxilotutakoei “Batasunaren Mahai Nazionala” berreraikitzea egozten zitzaien. Epaiketari bi urte geroago ekin zitzaion, eta bertan hainbat kontraesan agerian gelditu ziren. Nagusia, Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi ETAren aginduetara jardutea leporatzea, nahiz eta hauek adierazi euren lana soilik politikoa zela eta bakearen eta bide demokratikoen aldeko apustua egina zutela.  Epaia 2011ko irailaren 16an atera zen, aipaturiko bostei kartzela zigorra ezarriz.

Otegi libre uztea eskatzeko martxa larunbatean

Otegi aske uztea eskatzeko manifestazioa deitu dute larunbat honetarako. Protesta Donostian eginen da, 17:30ean, "Arnaldo askatu, politika askatu" lelopean. Otegiz landa, Rafa Diez eta gainontzeko euskal preso politikoak ere askatzeko eskatuko dute.

Martxa antolatu duen plataformaren eledun Angel Ugarteburu Zabaleta pozik agertu da Jacinto, Zabaleta eta Rodriguez aske geratu izanarekin, “denen beharra” izanen dela adieraziz. Ugarteburuk urte hauetan eginiko lanaren balorazio positiboa egin du: “Ez dugu presoak kartzelatik ateratzerik lortu, baina Estatuak bidegabekeriaz jokatu duela agerian utzi dugu bederen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude