Azken hitza

  • Casa de Campoko lakuko jatetxeetako batean bazkaltzen ari dira auzipetuak. Mahai batean, aparte, talde eragilea eseri da. Gaur gauen batzarra egingo dute eta hura prestatzen ari da seikotea. Gaia: azken hitza. Defentsak bere ondorioen aurkezpena bukatzen duenean, akusatuek azken hitza erabiltzeko aukera izango baitute eta berau nola erabili erabaki behar dute.


2007ko martxoaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
18/98 auziaren autoinkulpazio kanpaina

Gero, epaiketa bertan behera geratu eta batzarra datorren astera arte atzeratuko da.

Baina epaiketatik kanpo ere azken hitza eman nahi dute inputatuek. Horregatik “Gure hitza, guztion hitza” lelopean manifestazio nazionala egingo da bihar, hilak 10, Bilboko La Casillatik abiatuta.

 

18/98+ lantaldeak hirugarren urtez jarraian antolatu du manifestazioa eta ez dute soilik auzi honetara mugatu nahi. “Eskubide zibil eta politikoen defentsan” deitu dute manifestazioa, “denon eskubideak jokoan daudelako”.

 

Izan ere, 18/98 epaiketa aurki amaituko da, baina “dena ETA da” tesiari jarraiki sortutako auzien soka luzea da. Jarrai-Haika-Segi auzian 23 gazte 6 urteko espetxea betetzen ari dira. 18/98 auziaren sententzia hilabete batzutan ezagutuko dugu. Baina oraindik irekita jarraitzen dute GGAA-Askatasuna, Udabiltza eta Herriko Tabernak-Batasuna auziek. Eta Egunkariaren kasuan fiskalak akusazioa erretiratu bazuen ere, akusazio partikularrak oraindik eutsi egiten dio eta, hortaz, auziak irekita jarraitzen du.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude