"Ez da profesionala-ona/afizionatua-txarra moduko eztabaida zabaldu behar. Guztiak dira antzerkiko makineriaren piezak. Baina, noski, Antzerki Sarea bikaintasunean oinarritzen da, alegia, exijentzia handiko espazio eta ikuskizunetan. Profesionala, antzerki enpresa zer den definitzera iristeak polemika asko ekarri dizkigu, eta Sareak egin duen gauzarik garrantzitsuenetako bat da, oharkabean pasa den arren. Orain beste urrats bat ematea dagokigu: zabalpenean ere profesionalak izatea, ekimenak bultzatzea..." (2010-04-18)