Aurrekontuek "zorpetze masiboa" eta "desberdintasunen areagotzea" ekarri dute azken hamarkadan

  • Herri Unibertsitateak 2008-2017 urte arteko azterketa kritikoa egin du. Gastu sozialaren inguruko eztabaida portzentaje zehatzetan baino “zapalkuntza ekonomikoaren errealitatean” dagoela dio txostenak.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2017ko martxoaren 17a
2017ko EAEko aurrekontuak otsailean aurkeztu zituzten eta negoziazioa egunotan itxi dute EAJ, PSE eta PPk (arg: Irekia)

Nekane Jurado ekonomialariak HerriUni-ren laguntzarekin txostena osatu du “atzeraldi handia” deituriko garaian –2008tik honainokoan– Hego Euskal Herrian bizi dugun egoera sozioekonomikoaren eta aurrekontuen inguruan. Prentsaurrean aurkeztuko dute txosten osoa, baina hainbat datu eta ondorio aurreratu dituzte jadanik.

Egileen iritziz hamarkada horretan izandako atzeraldi eta murrizketek desberdintasun soziala areagotu dute arlo guztietan. Hainbat datu esanguratsu eman dituzte hori esateko: 2009an langabetuen %68,7-k laguntzaren bat jasotzen zuen, orain %37,5ek baino ez. 14.300 lagun joan dira atzerrira arrazoi ekonomikoengatik 2009-2014 artean; epe berean 1.328 lagunek beren buruz beste egin dute: “Segurtasun falta, menpekotasuna, estresa, depresioak, gaixotasun psikikoak gero eta errealitate ohikoagoak dira”, dio txostenak.

Zor publikoa: hamasei bider handiagoa

Zorpetze “masibo” bat ere egon dela salatzen du Juradok txostenean eta datu adierazgarria eman du horretarako: 2007 amaieran EAEko zor publikoa –foru aldundietakoa kenduta– 642 milioi eurokoa zen, 2016an 10.450 milioi eurotan zenbatu daiteke zorra, hamasei bider handitu da beraz. Zor horren %30 Eusko Jaurlaritzak AHT eraikitzeko aurreratutako dirua izan da.

Hain zuzen, aurrekontuei lotuta, azterketak nabarmendu du 2017an zorraren pisua gastuen %10era iristen dela jadanik eta gastu sozialari gogor “kosk” egiten diola horrek.

Gastuaz gain, azken hamarkadako diru-sarrerak ere aztertu ditu: “Krisia erabili da iruzur fiskala handitzeko”, ondorioztatu du ekonomialariak: “Onartezina da enpresek euskal aberastasunaren (BPG) erdia eraman eta 2017an bildutako 100 eurotik 7 baino ez ordaintzea ogasunari, 2008an 14,45 euro zirenean, nahiko eskasak hala ere”.

Hizkuntza politikan, osasunean, etxebizitzan, kulturan... arlo guztietan sumatzen da beherakada ikerlanaren arabera. Hezkuntzan, adibidez, aurrekontuen “benetako” beherakada %5,4koa izan da EAEn 2008 eta 2017 artean, eta Nafarroan %9,7.

Datu horien aurrean, HerriUnik uste du lehen pausoa “hausnarketa kritikoa” egitea dela eta hortik hasiko dela “ekintza politiko efikaza eta emantzipazioa”.

Kanal honetan artxibatua: Aurrekontuak

Aurrekontuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


2018-01-02 | Andoni Mikelarena
EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko dituela uste du De Guindosek

Katalunian Gobernua osatzen denean, iaz egin bezala, EAJk Espainiako Aurrekontuak aurrera aterako dituela uste du Espainiako Ekonomia Ministroak.


2017-12-27 | Uriola.eus
Murrizketa sozialek pardelarekin uzten gaituztela salatu dute

‘Murrizketa sozialen, gastu militarraren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ lelopean pardeletan gelditu dira Bilboko Kale Nagusian eskubide sozialen aldeko erakundeetako partaideak.


Hamar urtean erdira jaitsi da

Urtearen amaierak erreforma fiskala ekarri die opari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresei: Sozietate Zerga lau puntu jaitsiko da, EAJ, PSE eta PPren arteko itunari esker. Lehiakortasunaz eta erakargarritasunaz hitz egiten dutenentzat beharrezkoa omen. Baina egiaz, zenbat ordaintzen dute enpresek? Eta nola eragin dezake zerga atzerakadak gastu publikoan, ongizatean eta enpleguan? Datuak eskuan, oinarrizko galdera batzuk erantzuten saiatuko gara.


2017-12-22 | ARGIA
2018ko Aurrekontu Legea onartu dute EAJk eta PSEk, PPren abstentzioari esker

Eusko Legebiltzarrean ostiral goizean egindako osoko bilkuran aurrera atera dira datorren urterako Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Horretarako PPren abstentzioa beharrezkoa izan dute gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk.


2017-12-21 | ARGIA
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Aurrekontuak onartu ditu

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin aurrera atera dituzte Nafarroako Foru Erkidegoko datorren urterako aurrekontuak. UPNk, PPk eta PSNk kontra bozkatu dute.


2017-12-17 | Juan Mari Arregi
Hezkuntzan inbertitzea errentagarria da

Hezkuntzan inbertitzea –eta ez soilik unibertsitarioan– errentagarria da herri batentzat eta bere jendartearentzat. Etorkizuna hezkuntzaren bidez eraikitzen da.


2017-12-13 | Andoni Mikelarena
Aitor Estebanek Montorori eskatu dio oraindik ez ditzala 2018ko aurrekontuak aurkeztu

EAJk ohartarazi dio Rajoyri ez dutela aurrekontuez hitz egingo 155. artikuluak indarrean jarraitzen duen bitartean. Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren utzi liezaioke Espainiako Gobernuak artikulua aplikatzeari.


2017-12-10 | Juan Mari Arregi
Gutxiengo sozial baten zerbitzura

Aurrekontuak erabakitzeko atarian gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak.


2017-11-30 | Juan Mari Arregi
Gutxiengo sozial baten zerbitzura

Aurrekontuak erabakitzeko ataritan gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak. Nola definitu dezakegu Aurrekontu Orokorrak helburutzat dituen gobernu bat, horretarako ez baditu kontuan hartzen sektore sozial handi bat ordezkatzen duten sindikatuak? Nola, hauen kontrako norabidean egiten baditu legeak? Eta herri honen zati handi bat ordezkatzen duten alderdi politikoekin negoziatzeko atea ixten badu, zer esan dezakegu gobernu horretaz? Zalantzarik gabe... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude