Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak antolatzen duen Zinema Euskaraz ekimenaren baitan, Massy Tadjedin zuzendari irandarraren Azken gaua filma euskaraz estreinatuko dute ostiralean, gaztelaniazko bertsioaren aldi berean. Pelikula Bilboko Multis zinemetan, Donostiako Antiguo Berrin eta Gasteizko Floridan ikusi ahal izango da eta eskaera egiten duten udalerrietara ere eramango dute. Horrez gain, hilabete honetan euskarara itzulitako lau DVD berri izango dira salgai: Horton, Ice Age 3, Percy Jackson eta Tximista-Lapurra eta A taldea.