"Katalunian eta Alemanian, esaterako, beste era batera ulertzen dituzte kontzertuak. Eurentzat jairako eta ondo pasatzeko aukera ezin hobek dira zuzenekoak. Lehenengo nota entzun orduko animatzen dira. Hemen, berriz, ez da horrela gertatzen. Euskal publikoa musikariei begira geratzen da, eta egiten duguna baloratzen du. Ez da asko mugitzen. Musika eta zuzenekoa ulertzeko beste modu bat daukagu". (2005/07/02)