Gerra besterik ez dute ezagutu azken bost urteetan jaiotako 3,7 milioi haur siriarrek

  • Duela bost urte gerra hasi zenez geroztik 3,7 milioi haur jaio dira Sirian. Horietatik 2,9 milioik Sirian jarraitzen dute, eta 811.000 errefuxiatuta daude. 151.000 haur baino gehiago errefuxiatu kanpalekuetan jaio dira jada, UNICEFen txosten baten arabera.  


2016ko martxoaren 14an - 17:27
Adin txikikoen aurkako 1.500 giza eskubide urraketa izan dira 2015ean, txostenak jaso duenez: hilketak, bahiketak edota errekrutatzeak.

“Bost urte bizi osoa da gerra hasi zenetik jaio diren haur horientzat, eta bizi horretan indarkeria, gabeziak eta ziurgabetasuna bakarrik ezagutu dituzte”, adierazi du Anthony Lanke UNICEFeko zuzendari exekutiboak.

Haurren giza eskubideen 1.500 urraketa 2015ean

Adin txikikoen aurkako 1.500 giza eskubide urraketa izan dira 2015ean, txostenak jaso duenez: hilketak, bahiketak edota errekrutatzeak, besteak beste. Zazpi urte baino gutxiago dituzten haurren errekrutatze kopurua igo egin da 2014an; egiaztatutako errekrutatutako haurren erdiak baino gehiagok 15 urte baino gutxiago zituzten. Horrek guztiak eragiten dituen ondorio psikologikoez ohartarazi du erakundeak: “Haur horiek berriz ikasi behar dute pertsona izaten”.

Zortzi milioi haur baino gehiagok behar dute mediku asistentzia,eta bi miloi haur baino gehiagok ez daukate bermatuta asistentzia hori, erakundeak adierazi duenez. 10.000 haur baino gehiago hil direla uste da bost urteotan.

Hezkuntzarik gabe

UNICEFek azaldu du 2,8 milioi haur baino gehiagok ez dutela heziketarik jasotzen. 6.000 eskola baino gehiago suntsituta daudelako, besteak beste. Eskolatze-tasa jaitsi egin da 1980ko zifretara, eta horrek duen eragin ekonomikoa azpimarratu du erakundeak: “Haur horiek eskolara ez bueltatzeak eragingo lukeen giza kapitalaren galera 10.700 milioi dolarrekoa izango litzatekeela uste da, gerra aurretik herrialdeak zuen Barne Produktu Gordinaren %1”.

Heziketa jasotzeko aukera faltak eragin du siriar askok eta askok Europara ailegatu nahi izatea: “Hezkuntza jasotzeko aukerarik gabe, Siriako haurren gurasoek erabaki dute herrialdea utzi, eta heriotza bidaia bihurtu den Europarako bidaia hartzea”.

Egoera oso larria bada ere, erakundeak nabarmendu du ez dela berandu egoera hobetzeko, eta neurriak hartzeko eskatu die erakundeei: “Ezin diegu itzuli gerrak kendu dien haurtzaroa, baina saihestu dezakegu hurrengo urteak ere lapurtzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude