Hasier Larretxea baztandarraren Azken bala / La última bala poema liburua (Point de Lunettes) heriotzaz mintzo da, biolentziaz, Euskal Herriko gatazkaz. Izenburuak Negu Gorriak taldearen Lehenbiziko bala kantari erantzuten dio. "Berdin zait batzuek traidore deitzea edo liburua gustuko ez izatea. Nik nire hautua egin dut eta ez diot inori inposatu nahi", dio Larretxeak. Angel Errok itzuli ditu gaztelaniara baztandarraren poemak.