argia.eus
INPRIMATU
Azken abisua eman die Turkiako Lehen Ministroak Geziko protestariei
  • “Azken abisua da hau, gure pazientzia agortzen ari da. Gezi parkea herriaren jabetza da, ez indar okupatzaileena.” Hala mintzatu da Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdogan Ankaran, Tunisiatik itzuli berritan. Merkatalgunearen eraikuntza saihesteko Istanbulgo Gezi parkean bildu direnak bi multzotan banatu ditu Erdoganek: “Ekologista zintzoek atxilotuen artean terroristak daudela jakin behar dute eta parketik alde egin”.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 14a
Gazteak, musulmanak, kurduak... Sektore asko dira azken egunetako protestetan parte hartu dutenak. (Argazkia: Alan Hilditch)

Lehen Ministroaren adierazpenak gorabehera, Taksim Elkartasuna plataformako kideekin bilduko dira Gobernuko ordezkariak datozen egunetan. Gezi parkearen etorkizuna zehazteko erreferenduma  proposatu du Huseyin Celi Turkiako presidenteordeak.

Turkiako jendartea gehiago zatitzera daraman “borondate falta” leporatu dio Erdogani Europako Parlamentuko osoko bilkurak. Poliziaren “indarkeriaren erabilera neurrigabea” ere gaitzetsi dute Estrasburgon. Erdoganek ez ditu Europako Parlamentuaren adierazpenak onartu: “Nor direla uste dute halako erabakiak hartzeko?”.

5000 zauritu eta lau hildako izan dira jada duela bi aste hasi eta gizarteko hainbat sektore biltzen dituzten protesta eta istiluetan.

Informazio gehiago Taksim Elkartasuna plataformaren webgune eta twitterean.