argia.eus
INPRIMATU
Azken 24 orduetan EAEn 59 koronabirus kasu berri inguru diagnostikatu dituztela adierazi du Nekane Murgak
  • Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, EAEko kasu positibo berriak 59 inguru direla jakinarazi du.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 16a
Argazkia: Dani Blanco

Nekane Murga Osasun sailburuak ostegun goizean Radio Euskadiri jakinarazi dionez, azken 24 orduetan EAEn diagnostikatutako COVID-19 kasu berriak 59 inguru dira. Aurreko eguneko positibo berrien zifra bertsua, asteazkenean 60 koronabirus kasu berri zenbatu baitziren.

Datua luzatzearekin batera, Osasun sailburuak maskararen derrigorrezko erabilera agindu izana arrazoitu du, adieraziz birusaren transmisioa areagotuz doala eta neurriak hartu beharra dagoela. Alabaina, birusa maiztasun gehiagorekin ematen ari dela onartu arren, egoera “kontrolpean” dagoela adierazi du.