argia.eus
INPRIMATU
Azia elkartea 25 urtez Xiberoan bizitzeko eta lana atzemateko aterabideen xerka
  • Azia elkarteak bere mende laurdena ospatuko du larunbat honetan Atharratzen. Gazte xiberotarrek sorterrian bizitzeko eta lana atzemateko zituzten zailtasunei aterabidea emateko sortu zuten elkartea 1998 urtean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko azaroaren 24a

Duela urte batzuk Xiberoako lanbideen gidaliburua osatu zuten, eta orain, 'Ziuntaz' Xiberoa ezagutzeko mahai-jokoa eguneratzeko lanari ekin diote.

Urtez urte elkartean inplikatu den kide oro eskertzeko eta, bistan dena, kide berriak sarrarazteko egunaldia antolatu dute Atharratzeko Prefostan, azaroaren 25an. Goizean aperitifa Xiberoko trikitilariek animaturik, eguerditan bazkaria eta ondotik Aziaren esperientziak eta etorkizuneko erronkak ukanen dituzte hizpide.