Azaroaren 18an ospatuko dituzte Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketak

  • Oihaneder Euskararen Etxean hasiko dira jardunaldiak, Gasteizko beste gune batzuetan jarraituz egitarauarekin. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute.

Hala Bedi @halabedi
2017ko azaroaren 07a

“Arabako sukaldeetan mugimendua dabil. Irrintziak datoz leihotik kanpora, lapikoen kolpeak entzuten dira urrunetik, labanak zorrozten ari dira… Arabako sukaldeetan bada mugimendua, bada zer kolpatu, bada zer zorroztu. Badugu zer borrokatu”. 

Arabako gazte euskaltzaleek hitzordu berri bat dute azaroaren 18an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxetik hasita. Aurreko ikasturtean sortutako loturei jarraikortasuna emango diete Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa hauekin: Arabar Errioxatik Gorbeialdeara, Aiaraldeatik Lautadara, Añatik Trebiñura, Mendialdeatik Gasteizera… 

Iaz hasi zen ezkututik argirako bidea: Araban euskararen alde lanean ari garen gazteak lehenengo topaketa batean elkartu ziren. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute. 

Saretzeak bere fruituak eman ditu eta beste topaketa batzuk egiteko gaitasuna dute gazteek: “Erronka handiak ditugu Araban, tokian tokiko berezitasunekin, horregatik ikusten dugu hain garrantzitsua elkar aberastea, erantzun molde eta ereduak partekatzearen bidez”.

Egitarauari dagokionez, goizean Oihaneder Euskararen Etxean dinamika desberdinak egongo dira, euskararen aldeko borroka indartzeko xedearekin. Eguerdian indar erakusketa bat horretarako argazki masibo bat baliatuz. Judimendi auzoko Sumendi espazio okupatuan bazkaldu ostean, artista ezberdinek arratsaldea girotuko dute: Ane Gebararen eskutik bakarrizketa, Orbanak taldearen kontzertua… 

Bazkarian izena emateko watxapa idatzi behar da (650 266 744 zenbakia) eta apuntatzeko azken eguna azaroaren 13a izango da. 

Egitaraua osorik

I. Topaketen laburpen bideoa

Testu hau Hala Bedin argitaratutako albistea da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia erabilita

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Euskalgintza  |  Gasteiz  |  Euskara Araban

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Igor Agirre
Aldibereko itzulpena
'Belarriprestak' agerian gelditu dira Bergaran

Aldibereko itzulpenak egiteko tresneria dute Euskal Herriko hainbat udalek, Bergarakoak tarteko. Itzultzaile profesionalen beharrik gabe bilerak euskaraz egin ahal izatea bermatu du sistemak. Aranzadi Ikastolako guraso bileretan, hizkuntza gatazka-iturri izatetik, normaltasunera eramatea lortu du aldibereko itzulpenak.


2018-07-18 | Azkue Fundazioa
Euskaraldiaren eragina neurtuko du Soziolinguistika Klusterrak

“Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenaren eragina ikerketa baten bidez neurtuko da eta Soziolinguistika Klusterrak ekimenaren inguruko ikerketa lana egingo du. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.


2018-07-18 | Txintxarri
Lasarte-Oriako udaltzainen hizkuntza eskakizunak, "legez kanpokoak"

Udaltzaingoko kaporal agenteei eskatutako euskara maila apaldu du udalbatzarrak, adituen irizpideen aurka.


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
ETBk gaztelaniaz eskaini ditu umeentzako tailerrak "Play 'N' kids" jaialdian

BBK Livek umeentzat antolatutako ekitaldia, larunbatean ospatu da Bilboko Areatzan.


2018-07-15 | Ainhoa Bretos
Euskararen Aldeko Plataforma
Erasoen aurrean, Erriberan elkar hartu dute

Euskararen Aldeko Plataforma eratu dute Tuterako AEK-k, Argia Ikastolak, Beterri Peñak, Arrigarai Euskaltegiak, A ereduan irakasle lanetan ari direnek eta Tuteran Jai Gazte Mugimenduak. Plataformako kideek adierazitakoaren arabera, Nafarroan euskararen kontra etengabe egiten diren erasoen aurrean, aukera berriak proposatu nahi dituzte, hizkuntzak bere esparrua izan dezan: “Euskarari aitortza egin behar zaio, euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa osoan”.


Seaskako ikasle guztiek brebeta gainditu dute, zientzietako azterketa irakasle erdaldunek zuzendu arren

Zientzietako azterketa euskaraz ez zekiten irakasleek zuzendu dute, hasieran Bordeleko errektoretzak azterketok bahitu ostean.


Belarrifest

Pasaidazu txapa, maitea, azkenean ulertu dut-eta txistea. Aitortzen dut arinegi deskalifikatu nuela euskaltzaletasun zentralizazalearen jokaldi berri irudimentsua, “orain Belarriprest txapa euskaraz oso ondo mintzatzen diren baina hitz egin nahi ez dutenek ere eraman ahal izango dute, borondate onaren seinale”.


2018-07-10 | Enbata
Tokiko hizkuntzak suntsitzeko politikari ez!

Ikasturte bukaera honetako Brebetaren karietara 179 kopia ez dira zuzenduak izanen. Jean-Michel Blanqueren ministeritzak tokiko hizkuntzak suntsitzeko politika abian ezarri du. Konkurtsorako postuak murriztu ondoren, irakasle postuak ematea errefusatu ondoren, Jean Michel Blanquer-en ministeritzak tokiko hizkuntzetan idatziak diren azterketak mehatxatzen ditu orain. Politika linguizida eta kolonial berri honen aurrean, Euskal Herria deitzen dugu bere haserrearen agertzerat ondoko egunetan, eta... [+]


2018-07-09 | JJ Agirre
Esentzialistak gara laino artean?

Hirigintza batzordearen bilera udaletxe abertzale batean:  alkatea, bi zinegotzi abertzale eta idazkaria, elebidunak. Bi zinegotzi unionista eta Udalak kontratatutako eraikuntza-enpresako ingeniaria, espainieradun elebakarrak.Bilera luze doa, eta kafea hartzeko etena egin dute. Tarte horretan, bi zinegotzi abertzaleak euskaraz hasi dira euren artean. Bat-batean, bertan zen ingeniariak zakar: “¡A hablar en vasco a la calle!”. Eta zinegotzi unionistak: "Eso!... [+]


Eguneraketa berriak daude