Azaroak 9: 948 udal, 1.255 areto eta 6.430 bozka-leku

  • Azaroaren 9an Generalitateak antolatutako kontsultan parte hartu nahi duten katalanen %99,9k beraien udalean eman ahal izango dute botoa, herrialdean diren 947 udaletatik 938tan hain zuzen. Prest ez diren udalak oso txikiak dira, 50 biztanle ingurukoak batzuk, baina haietako herritarrek inguruko herrietan botoa emateko eskubidea izango dute.


2014ko urriaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-10-23 10:25:53
Joana Ortega Generalitateko lehendakariordea azaroaren 9ko kontsultaz egin duen aurkezpenean, La Vanguardiako argazkian.

1.255 areto prestatu dira eta 6.430 gune zehatzetan sartu ahal izango da bozka papera. Generalitateko lehendakariorde Joana Ortegak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako 5,4 milioi pertsonek izango dute boto eskubidea, horien artean atzerrian bizi diren katalanak eta Katalunian bizi diren atzerritarrak.

Bozketa behar bezala egiteko 20.000 boluntario eskatu zituen Artur Masek joan den astean eta dagoeneko 30.000 herritarrek eman dute beren izena behar diren lanak aurrera ateratzeko. Urriaren 29tik aurrera herritarrek participa2014 gunean edo udaletxeetan kontsultatu ahal izango dute non den beren bozka lekua. Azaroaren 9an botoa eman aurretik kontsultan parte hartzeko izena eman beharko dute eta ondoren bozka eman. Ortegak ez du ezer zehaztu nazioarteko begiraleei buruz, baina proposamenak badirela eta dagokionean azalduko direla azpimarratu du. Espainiako Gobernuak aurkez dezakeen balizko helegiteaz ere galdetu zaio lehendakariordeari, baina erantzun du halakorik ez dela oraingoz eta ez duela gertatu gabekoez hitz egingo.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude