Azal zuriko gizonak jaun eta jabe Brasilgo gobernu eskuindar berrian

  • Emakumeak, mulatoak, beltzak, indigenak... horietako inor ez duzu topatuko Brasilgo gobernu berrian. Ministro guztiak (24) gizon zuri eskuindar dira.


2016ko maiatzaren 13an - 11:11

Brasilgo estatistika institutuak zabaldutako datuen arabera, brasildarren erdia baino gehiago emakumezkoa da eta bere burua zuritzat hartzen dutenak herritarren erdia baino gutxiago dira. Jatorrizko herriak 225 inguru dira Brasilen. Halere, PMDB Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdi eskuindarraren gobernu berria brasildarren gehiengoaren guztiz bestelakoa da.

Michel Temerrek bera bezalako beste 24 gizon zuri hautatu ditu ministro kargurako. 1985etik, militarren diktadura amaitu zenetik, emakumerik ez duen lehen gobernua da. Senatuak indargabetu berri duen Dilma Rousseff (PT - Langileen Alderdia) izan da Brasilgo lehen presidente emakumezkoa. Aurreko gobernuaren osaketan 39 ministroetatik 6 ziren emakumezkoak.

Prozesu politikoa

Gobernuaren "aurrekontuaren defizita desitxuratzeagatik eta banku publikoetan zor handiak eragin eta ez komunikatzeagatik" epaituko dute Dilma Rousseff. Langileen Alderdiko buruak bere aurkako "kolpetzat" jo du presidentetzatik egotzi duen prozesu politikoa. Horrek eskuinari aukera eskaini dio gobernu berria osatzeko. Epaiketa politikoan Rousseff errudun joko balute, Temer eskuindarrak 2019ko urtarrilera arte aginduko luke. Horrek amaiera emango lioke PT Langileen Alderdiaren 13 urteko agintaldiari. Aldiz, epaiketan errugabetzat joz gero, presidentetza berreskuratuko luke Rousseffek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude