Axun Aierbe (Ibarra, Gipuzkoa, 1968) itzultzaile eta euskalaria herenegun hil zen, Donostiako Ospitalean, garuneko odol isuri baten ondorioz. 1987tik aurrera Ibarrako (Gipuzkoa) Udalean aritu zen lanean, itzultzaile, liburuzain eta euskara teknikari gisa. 2002az geroztik EHUko irakasle izan da, Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean. Galtzaundi euskara elkartean eta Topagunean ere aritu zen lanean, eta 2006az geroztik Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) bazkidea zen. ARGIA aldizkarian ere kolaboratu zuen.