"Goenkale ezin da tratatu beste edozein telesail bezala. Goenkalek ez du zenbait telesailek duten aurrekontua. Baina badu ezkutuko xarma bat, orain 14 urte ikusten zutenak gaur egun ere ikustera bultzatzen dituena: etxekotasuna. Euskaldun gehienontzat oso etxekoa da telesaila. Goenkalek oso telesail gutxik duen leialtasuna du. Goenkale ikusten dutenak oso-oso leialak dira. Eta leialtasun hori dagoen bitartean ez da agortuko". (2008-03-26)