Auzo-taxi zerbitzua jarriko dute martxan Bergaran

  • Bergarako auzotarrei zuzendutako zerbitzua jarriko du martxan Udalak. Auzoetara joan-etorria egiteko auzo-taxi zerbitzua izango da. Programan sartu diren auzoetan erroldatuta dauden eta autorik ez duten 16 eta 25 urte bitarteko pertsonei, 65 urtetik gorakoei eta autonomia propioa ez dutenei zuzenduta egongo da. Baldintza horiek betetzen dituztenek txartel bat eskuratu beharko dute udaletxean.

Goiena @goiena
2018ko urtarrilaren 31

Udalak auzo-taxi zerbitzua jarriko du martxan –egin beharreko tramiteak egin ondoren, otsailean martxan jartzea espero dute–. "Bergarako auzoetako herritarren eskaerari erantzuna eman nahi izan diogu", azaldu du Lander Arregi auzoetako zinegotziak. "Herribusa ez da auzo eta landagune askotara iristen; horregatik, taxi zerbitzuarekin mugikortasuna osatu nahi dugu", dio, eta gaineratu du "helburua da landa eremuetan bizi diren herritarren bizi kalitatea hobetzea".

"Auzoetako herritarrekin egindako batzarretan behin baino gehiagotan esan digute kolektibo jakin batzuek mugikortasunerako premiak dituztela", dio zinegotziak. Hori horrela, Udalak aukera ezberdinak aztertu ostean taxi zerbitzua jartzea pentsatu duela azaldu du Arregik.

Parte hartuko duten auzoak

Programan sartuko diren auzoak dira: Angiozar, Basalgo, Buruñao, Elorregi, Elosu, Goiauzoa, Osintxuko baserri eremua, San Juan, Sanantonabat eta Aldaiegia. Auzo horietan bizi diren eta mugikortasun arazoak dituztenek udaletxean txartel bat eskatu beharko dute, eta txartel hori erakutsi beharko dute taxia erabiltzerakoan.

Bidaia bakoitzeko 3 euro ordaindu beharko du zerbitzuaren erabiltzaileak –pertsona bat baino gehiago joan daiteke bidaian–; eta, bidaia bakoitzeko gainontzeko 9 euroak Udalak ordainduko dizkio taxi gidariari. "Udalak 15.000 euroko partida onartu du 2018rako. Bost taxi batu dira zerbitzua emateko programara", azaldu du Arregik. Gidariak dira: Felix Peralta, Markos Atutxa, Benjamin Zinkudegi, Patxi Lopez eta Carlos Gonzalez.

Zerbitzuaren ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera 7:30etik 20:00etara, eta zapatutan 9:00etatik 14:00etara.

Parte hartzeko baldintzak

Programan parte hartuko dute aipatutako auzoetan erroldatuta dauden eta auto propiorik ez duten 16 eta 25 urte bitartekoek, 65 urtetik gorakoek eta autonomia propiorik ez dutenek. "Baldintza horiek betetzen dituztenek Udalean hala egiaztatuta txartel bat eskuratuko dute eta horren bitartez programan sartuko dira", azaldu du Joseba Aizpurua Hirigintza teknikariak.

Zerbitzua erabili gura duenak hiru ordu lehenago deitu beharko du zerbitzua eskatzeko –bezperan ere dei dezake–. Zerbitzua eskatzeko telefono zenbaki bat jarri dute 685 733 283. Udal ordezkariek eskatu dute "whatsApp aplikazioa erabiltzea" zerbitzua eskatzeko.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Mugikortasuna  |  Bergara

Mugikortasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-15 | ARGIA
DonostiBus-ek eskatutako tokietan geldialdiak egingo dituen gaueko zerbitzua jarriko du proban

Proiektu pilotua asteburu gauetako Gautxori lineetako batean jarriko da proban, emakumezkoei eta adin txikikoei zuzenduta.


2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


2018-02-16 | ARGIA
Garraio publikoaren doakotasuna benetan eraginkorra ote da?

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi dute aireko kutsadura Alemaniako bost hirik, tartean Bonn, Essen eta Mannheimenek.  Albisteak, ordea, txaloak bildu dituen moduan jaso ditu kritikak ere, itxura batean onurak baizik ekarri beharko ez lituzkeen estrategia honek porrot egin duelako herritarren mugikortasun ohiturak aldatzeko helburuan. Eszeptikook Estoniako hiriburu Tallinn aipatzen dute adibidetzat.


2018-02-11 | Igor Agirre
Gipuzkoako autobus zerbitzu publikoa
Zuk diozu aldaketa, nik diot murrizketa

Gipuzkoako zati handi bati autobus garraio publikoa eskaintzen dion Lurraldebus zerbitzuan lineak eta maiztasunak birmoldatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Debagoieneko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko herrietan kezka handia sortu du Diputazioaren egitasmoak, murrizketak dakartzalako haien esanetan.


Alfontso Gartziandia [AHTren aurkako aktibista]
"AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko"

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta berpizteko asmoz, berriki Tren Sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriko plataforma sortu dugu Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


2017-07-18 | Jon Torner Zabala
Eta zuk, txirrindulari zaren horrek, zergatik ez duzu zergarik ordaintzen?

“Bizikletan dabiltzanek ere ordaindu beharko lituzkete zirkulazio-zergak”. Solaskide batek egin zuen proposamena, autoen eta bizikleten arteko elkarbizitzaz eztabaidatzen ari ginela. Batzuk alde, kontra besteok, diruz ordaindutako eskubideak erdigunean jarrita.


2017-07-09 | Juan Mari Arregi
AHT: lotsak eta erantzukizunak

Eusko Jaurlaritzak, bost hilabete lehenago gonbidatu bazuten ere, ez zuen AHTri buruzko mahai-inguru batean egon nahi izan. Deseroso eta lotsatuta ote dago halako diru xahutzearen aurrean?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude