Kataluniako CDRak, Espainiako Estatuaren jo-puntuan?

  • Aste Santuaren amaieran etxerako itzultzen ari ziren autoei “Errepublikara ongi-etorria” eman diete Kataluniako Errepublikaren Babeserako Batzordeek (CDR) igandean eta AP-7 autobideko bidesarietako langak desmuntatu dituzte.

CDRek AP-7ko peajeetako langak altxatu dituzte (Arg: ElNacional.cat)

2018ko apirilaren 03an - 10:09

Kataluniara itzuli diren autoek peajeak ordaindu gabe igaro ahal izan dituzte, CDRak barrerak altxa eta isunak ekiditeko kamerak estali baitituzte, 2012ko “No vull pagar” ("Ez dut ordaindu nahi) kanpaina berreskuratuz.

Ekimen honengatik, Espainiako Estatuko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak matxinada delitua egotzi nahi die CDRei, azken asteetan egiten ari diren protestak “onartezinak” direla argudiatuta.

Matxinada delitua egozteko beharrezkoa da indarkeriaren erabilera, eta fiskalak “ekintza bandalikotzat” hartu ditu CDRen ekimenak. “Sistema demokratikoa arriskuan” jarri dutela esan du prentsa ohar batean.

Aurretik ere ekintza zuzena eta desobedientzia zibila praktikan jarri izan badituzte ere, errepideak eta trenbideak moztuz, asteburuko ekimen honen testuinguruan CDRen aurkako adierazpenak biderkatu egin dira.

PPko Javier Maronok RNEn “kale borrokarekin” alderatu ditu CDRen ekintzak, eta PSOEko Pedro Sánchezek eta Ciudadanoseko Albert Riverak PPri egotzi diote “komando bortitzen” aurka behar beste ez egitea.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude