2021eko abenduan Iñaki Etxeberriari ongietorria egin zioten Iruñean, eta Twitterren horren bideoa zabaltzeagatik terrorismoari gorazarre egitea egotzi diote kazetariari. La Hainek adierazpen eta informazio askatasunen aurkako erasotzat jo du.
La Haine proiektu komunikatiboko kazetari bat Audientzia Nazionalean deklaratzera deitu dute asteartean, Iñaki Etxeberria euskal preso politiko ohiaren ongietorria sarean zabaltzeagatik. Terrorismoa goratzea egotzita zabaldu dute ikerketa.
2021eko abenduan utzi zuten aske Etxeberria, 26 urte espetxean igaro ostean. Ongietorria egin zioten dozenaka pertsonak Iruñeko Alde Zaharrean, eta La Hainek ongietorriaren bideoa zabaldu zuen Twitterren.
La Haine 2000. urtean sortutako "desobedientzia informatiboko proiektua" da, mugimendu sozialen bozgorailu izateko helburua duena. Deklarazio deiaren harira, proiektuak editoriala atera du. Salatu du estatuak deseroso sentiarazten dutenen aurka egin duela beste behin: "Ez da harritzekoa kontrainformazioan aritzen garen hedabideok estatuaren jopuntuan egotea, ezkutatu nahi diguten errealitatea erakusten baitugu".
Prozesu judiziala adierazpen eta informazio askatasunen aurkako erasotzat jo dute, baita preso politikoen elkartasunaren aurkako erasotzat ere.
Hemen La Hainek zabaldutako bideoa:
>/center>Decenas de personas dan en Alde Zaharra de Iruñea el ongi etorri a Iñaki Etxeberria 'Mortadelo', preso político vasco que ha quedado en libertad tras 25 años de condena#AmnistiaOsoa pic.twitter.com/VMuSisEvaY
— La Haine (@LaHaineInfo) December 23, 2021