Auzipetu politikoekiko elkartasuna Madrileraino heldu da

  • Euskal Herritik eta Espainiar estatutik joandako ehunka pertsonek hartu dute parte zapatuan Madrilen egindako manifestazioan. “Euskal Herriaren aurkako auzi politikoak” salatu zituzten, eta Askapenako bost auzipetuei elkartasuna adierazi zieten.


2015eko azaroaren 02an - 10:21
Ehunka pertsona bildu ziren Madrilen epaiketa politikoen aurka. (Diego Lotito)

Libre Madrid plataformak antolatutako manifestazioa 18:00etan abiatu zen Euskal Herriaren aurka epaiketa politiko gehiagorik ez lelopean. Tartean ziren Askapenako auzipetu Walter Wendelin, Gabi Basáñez, Unai Vazquez, David Soto eta  Aritz Gamboa. Atochatik Plaza del Sol arteko bidea egin zuten. Bertan, epaiketa politikoak amaitzeko eskatu zuten, eta internazionalismoaren garrantzia aldarrikatu. Askapenako auzipetuez gain, gogora ekarri zituzten Alfonso Fernandez “Alfon” 2012ko greba orokorrean ustez lehergailu bat eramatearren kartzelaratutako gaztea, Egineko zuzendari Jabier Salutregi eta asteburuan egindako polizia operazioetan atxilotutako anarkista katalanak eta independentista galiziarrak.

Ultraeskuineko erakundeek manifestazioari boikot egiteko deia zabaldu bazuten ere, arazo gabe egin zen. Espainiako poliziak Euskal Herritik Madrilera zihoazen zenbait autobus geratu zituen.

Joan den urriaren 19an hasi zen Askapenaren aurkako epaiketa. Eguenean egin zen Auzitegi Nazionalean azken saioa. Fiskaltzak hasierako eskaria mantendu zuen: akusatuentzako sei urteko kartzela zigorra eta Askapena desegitea. Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteen aurkako akusazioak erretiratu zituen.

Argazkiak: Diso Press

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude