Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek auzipetu egin ditu iazko urrian Tolosan (Okzitania) Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuari tartak jaurti zizkioten lau lagunak: Santiago Pedraz, Mikel Alvarez, Gorka Ovejero eta Julio Villanueva. AHTren aurkako ekintzaileok Mugitu! taldeko kideak dira. Leporatzen zaien karguak lau eta sei urte arteko kartzela zigorra ekar liezaieke.
Gorka Ovejeroren kartzela-zigorra 9 urtera iritsi daiteke. Izan ere, epaileak larrigarri bat ezarri dio Arruatzuko (Nafarroa) alkateordea izateagatik.
Iazko urriaren 27an ekintzaileek eten egin zuten Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Kontseilu orokorra.
Informazio gehiago:
- Fiskalak 4 eta 9 urte arteko zigorrak eskatu ditu Barcinari tartak bota zizkiotenentzat (2011-11-17)