Autopista elektrikoaren aurkako mila hautetsi

  • 1000 baietz ekimena martxan jarri du plataformak eta irailean batzarra eginen dute. Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi du goi tentsioko argindar sarearen kontrako mila hautetsiren babesa jasotzeko kanpaina hasi duela. Dagoeneko plataformak sustatutako adierazpenarekin 300 hautetsik bat egin dute. Haien artean 40 alkate daude.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 09an - 10:40

Sinatzaileen artean hautetsi sakandarrak daude. Iraila bitartean lortu nahi dituzte 1000 babesak eta hilabete horretan bertan linea berria egiteko proiektua bertan behera uztea eskatzeko batzarra eginen dute.

Plataformak gaztigatu duenez, REE SA enpresak hirugarrenez aurkeztu du Itsaso eta Deikaztelu artean goi tentsioko argindar linea egiteko proiektua. Duela hamarkada bat aurkeztu zuen aurrena. Hori eta beste bat bertan behera gelditu zirela gogorarazi zuten. "Zer gehiago egin behar dugu gehiengoaren borondatea errespetatzeko? Proiektuarekin segitzea herritarren zilegizko ordezkariei burla egitea litzateke". Egun dauden azpiegiturak optimizatzearen eta proiektuak hartzen dituen eskualdeetako hornidura hobetzeko planak betetzearen alde agertu ziren.

Plataformako bozeramaile Alberto Friasek esan duenez, enpresak bere hiru proiektuak justifikatzeko hainbat argudio erabili ditu; “benetako helburua elektrizitate multinazionalen irabaziak handitzea da, gure lurraldea euskarri hutsa bihurtuz”. Friasek gaineratu zuenez, “nergia, ingurumen eta gizarte kontsiderazioez aparte, Deikaztelu-Itsaso proiektua sistemaren osasun demokratikoaren test bilakatu da, gobernuen enpresa elektrikoekiko mendekotasunarena”. 1000 baietz ekimenak Hego Euskal Herriko gobernuak “euren kontraesanen ispiluaren parean jarri nahi ditu, zerbait esaten duten arte”.

Albiste hau Guaixe-k argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu Argia-ra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Nafarroa eta Gipuzkoa artean 431 elektrizitate dorre eraikitzearen aurka agertu dira ia 200 elkarte

Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako... [+]


Goi-tentsioko beste linea bat egingo dute Nafarroan, Erriberritik Castejoneraino

Forestalia enpresak Nafarroan beste poligono eoliko bat eraikiko duela jakinarazi du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko bi linea ere baditu enpresa honek.


2021-11-10 | Hala Bedi
Beste goi-tentsioko linea bat egin nahi du Forestalia enpresak Araban, Berantevilla eta Erriberabeitia artean

Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.


2021-11-03 | Hala Bedi
Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du

Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriez ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako Udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.


2019-07-17 | Z. Oleaga
Bizkaiko golkoan goi tentsioko kablea urpetik pasatzeko egindako ikerketak dio lurra ezegonkorra dela

Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]


Eguneraketa berriak daude