Autogobernuaren lantaldea, biluzik

  • Zertarako ikasi behar dugu latina? Eta historia? Eta filosofia? “Hori da un rollo ez duela ezertarako balio”. Umeek eta nerabeek egiten dituzten ohiko galdera eta baieztapenak. Ume haiek, ordea, adinean aurrera egin dute, eta zenbait aginte postuetara iritsi dira.


2017ko urriaren 23an - 09:23

Eta dirudienez galdera horien atzean oinarri sendoak aurkitu dituzte ikasketak aldatzeko, eskola mailan zein unibertsitatean. Enpresen beharretara egokitzea da erronka, ikasketak amaitzean enplegua aurkitu ahal izateko.

Jakina, modu horretan, zientziek ospea eta arrakasta lortu duten bitartean letrak ordea  baztertuak izan dira; zertarako denbora alperrik galdu grezierazko testuak aztertzen? Gero eta teknokratagoak gara. Ideologia, politika, ekonomia… ez dira garai batean bezala mundua eraldatzeko tresnak, ondo kudeatu beharreko gaiak baizik. Mundu erreala dena da, eta berau ahalik eta hobekien eta modu eraginkorrenean kudeatzea da kontua, auzi guztiak teknikoak eta zientifikoki neurtu beharrekoak bailiran. Horregatik gutxiesten gaituzte baloreetaz, etikaz, bidegabekeriekin amaitzeaz, mundu hobea eraikitzeaz… hitz egiten dugunean. Idealista hutsak, errealitatetik kanpokoak, ameslariak… omen gara. Mundu mugatu eta zikin honetan nork bere ardura hartu eta erabakietan “ez bustitzeko” aitzakiak omen, guk esaten ditugunak.

Bada, momentu batez, sinistuko dut hori hala dela, auzi guztiak teknikoak direla, eta zientifikoki neurtuko dut Autogobernuaren lantaldeak ia 4 urte hauetan egin duen lana. Hau da, bere garaian fiskikan ikasi nuena behingoz erabili egingo dut, eta hala demostratuko dut ez nuela hura alperrik ikasi.

Lanaren formula honokoa da:
W = F x d
(Lana=Indarra x distantzia)

Ez dut ukatuko lantaldean ibili den jendeak indarra erabili duela; Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak indar handia jarri dutela lantalde hau emankorra izan dadin. Baina distantzia neurtzean dator arazoa: 2014tik hona mugitu garen diztantzia, optimista jarrita, zero da. Are, Espainiako gobernuak, PSOEren laguntzaz, 155. artikulua aplikatu duen honetan, autogobernu lantaldea larru gorritan gelditu da, guztiz biluzik. Zertan gabiltza txori eta loreez eztabaidan, autonomien Estatua bera desagertu denean?

Ikuspegi teknokratiko batetik, beraz, Autogobernuaren lantaldearen eraginkortasuna hutsaren hurrengoa da.

Baina, aizue, zer gertatzen da lan hori politikoki neurtzen badugu? Hau da, autogobernuan aurreratu duguna neurtu ordez, EAJk urte hauetan aurreratu duena neurtzen badugu? Ño! Orduan bai! Orduan formulak lantaldean lan handia egin dela frogatua gelditzen da.

Guztia teknikoa dela sinestarazten diguten bitartean, ez ote digute politikoki gol bat bestearen atzetik sartzen? Indar handia jarri, bai, baina lana, norentzat?

Jatorrizko artikulua bere blogean argitaratu du egileak eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude