argia.eus
INPRIMATU
Autogestioaz hausnartzeko jardunaldiak egingo dituzte Bilbon
  • Santutxuko Karmela gune autogestionatuak antolatuta, autokudeaketaren inguruko ekimena egingo dute azaroaren 25an Bilbon. Gasteizko Errekaleor, Gernikako Astra, Sestaoko Txirbilenea eta Bilboko Karmela proiektuek hartuko dute parte. Eredu herrikoi ezberdinen ikuspuntuak landuko dira.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 24a

Proiektuak aurkeztu eta ondorioak konpartituko dituzte mahai-inguru batean. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta edonork du aukera bertara gerturatzeko:

  • 11:00etan kafea eta aurkezpena
  • 11:30ean Errekaleor Bizirik
  • 12:00etan Txirbilenea
  • 12:30ean Astra
  • 13:00ean Karmela
  • 13:30ean mahai ingurua
  • 15:00etan indarkeria matxistaren aurkako argazkia
  • 15:30ean bazkaria
  • 17:45etan indarkeria matxistaren aurkako manifestazioara zutabea