"Autogestioan eta auzolanean oinarritutako proiektuak eskainiko dituzte Gazteraiki topaketetan

  • Gure gainetik izarrak bakarrik” lelopean egingo dituzte topaketak abenduaren 9tik 11ra bitartean Barañanen. Bertan, “sistema zapaltzaileari” alternatibak eskainiko dizkiotela adierazi dute antolatzaileek. Sarrerak salgai daude webgunean eta Euskal Herriko hainbat tabernatan.

Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak aurkeztu dituzte Barañainen (Arg: Gazteraiki)

2016ko azaroaren 10an - 11:41

Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak aurkeztu dituzte azaroaren 9an Barañainen. Bertan azaldu dutenez, “gazteok gazteontzako eraikitako proiektuak” eskainiko dituzte abenduaren 9tik 11ra bitartean.

Euskal Herriko gazteak elkartu, etorkizuna elkarlanean eraiki eta momentu goxo bat pasatzeko topaketak izango direla azaldu dute antolatzaileek. “Pertsonak erdigunean jarriko dituen bizi eredu berrien alde egiten duten heinean”, elikadura, kontsumoa eta harremanak bereziki kontutan hartuko dituztela ere esan dute.

Hori dela eta, topaketan izango diren elikagai eta edari gehienak eredu iraunkorrean eta ekologikoki nafar nekazariek ekoiztutakoak izango dira. Musika eskaintzari dagokionez, ohiko eszenatik at dauden taldeekin garatu dute. Eta topaketan garatuko diren harremanak zaintzan oinarrituko direla azaldu dute, modu osasuntsu batean eraikiak.

Topaketara joateko sarrerak salgai daude Euskal Herriko hainbat tabernetan. Webgunean ere eskuratu ahal izango dira azaroaren 30era arte. Horrez gain, topaketetan laguntzeko txandetan izena emateko aukera ere egongo da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude