Autodeterminazio eskubidea berretsi du EAEko Legebiltzarrak

  • Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du. 1990ean ganbera legegileak onartu zuen testu bera da. EH Bilduk aurkeztutako proposamena EAJk babestu du, eta hala 75 bozetatik 48 eskuratuta onartu dute.


2014ko maiatzaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pello Urizar Gasteizko Parlamentuan osteguneko plenoan (Argazkia: Publico)

1990ean HBko kideek beren eserlekua utzi izana aurpegiratu dio Joseba Egibar legebiltzarkide jeltzaleak Pello Urizar EH Bilduko kideari, eta “ongi etorri” batekin laburbildu du egoera. EAJ, EA eta Euskadiko Ezkerra alderdiek onartu zuten orain 24 urte aurkeztutako legez gaindiko proposamena.

Testua hamar legebiltzarkide gehiagok babestu dute oraingoan: “Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea du eta eskubide hori euskal herritarrek libre eta demokratikoki erabakitzeko duten ahalmenean  datza. Izan estatus politiko, ekonomiko edo kulturalaren inguruan edo izan berezko marko politiko baten sorkuntza eta beste herri batzuekin partekatu nahi duen burujabetza oso edo partzialean”, dio legez besteko proposamenak.

Eztabaida Pello Urizarrek mahai gaineratu zuen urte hasieran, eta Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen atarian heldu diote parlamentuan gaiari.

Urizarrek azaldu du Espainiako Konstituzioan erabakitzeko eskubidea onartzen ez den arren, beste hainbat herrialdetan aitortzen dela: Portugal, Eslovakia eta Eslovenian besteak beste, eta baita nazioarteko hainbat itunetan ere.

EH Bilduko parlamentariak gaineratu du errealitate juridikoak “inoiz ezin duela herritarren nahia zapaldu”, eta historian zehar legeak “gehiengoaren nahiari erantzuteko” moldatu direla. Alemaniako bateratzea, Txekoslovakiako banaketa eta URSSen erorketaren ondorengo herrialdeen sorrera kasu.

EAJ kexu, gainontzeko alderdiak ez-ados

Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak testuaren “egiletasuna” jeltzaleena dela esan du, eta 1990eko eztabaida gogora ekarrita Herri Batasunak ezezkoa eman ziola oroitarazi du.

EH Bilduri “bere burua zuritu” nahi izatea leporatu eta gaia Parlamentura eraman izana egotzi dio. Egibarren esanetan “gai horiek” eztabaidatzeko gunea Ganberan sortu berri den Autogobernu Ponentzia da.

Hainbat hedabidek kaleratutako titularrak ikuspuntu desberdinen isla dira: Naizek “Gasteizko parlamentuak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du” titularra ezarri dio albisteari, Deiak berriz “EH Bildu 24 urteren ostean autodeterminazioaren aldeko ganberaren paktura gehitu da” izenburua jarri dio.

Proposamenaren aurka agertu diren PSE, PP eta UPyDk autodeterminazio eskubidearen “definizio juridikoa” zalantzan jarri dute. PSEko parlamentari Jose Antonio Pastorrek adierazi du eztabaida EAJ eta EH Bilduren arteko norgehiagoka dela, “hegemonia nazionalista” nork duen jakiteko.

Osteguneko Gasteizko plenoko irudiak (04:04:18-tik aurrera)

 

1990eko legez gaindiko proposamenak eragin zituen zenbait erreakzio

Jose Antonio Ardanza, EAJ

Kepa Aulestia EE

Iñigo Iruin, HB  

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude