argia.eus
INPRIMATU
Autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutatik EHZ festibalera joateko
  • Ate joka dugu Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala, eta antolakuntzatik jakinarazi dute Euskal Herriko hainbat puntutatik garraio publikoan joateko aukera izango dela. Autobusak antolatu dituzte, eta 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira txartelak.

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko ekainaren 26a

Erreserba egiteko, klikatu HEMEN.

Linea hauek egongo dira:

  • Bilbo – Zarautz – Lekorne
  • Hernani – Donostia – Errenteria – Oiartzun – Hondarribia – Irun – Lekorne
  • Iruñea – Burlata – Arraitz – Elizondo – Dantxaria – Ainhoa – Lekorne
  • Miarritze – Angelu – Baiona – Beskoitze – Hazparne – Lekuine – Gerezieta – Lekorne
  • Hendaia – D. Lohizune – Azkaine – Senpere – Zuraide – Ezpeleta – Kanbo – Luhuso – Lekorne
  • Maule – Donapaleu – Donazaharre – D. Garazi – Ortzaize – Irisarri – Lekorne

Informazio guztia: ehz-festibala.eu

Aurtengo edizioa berezia izango da, jaialdiak 20 urte betetzen baititu. Urte horietan guztietan zehar EHZn hainbat modutan parte hartu duten gazteek beraien esperientzia kontatu digute bideo honetan.

Oharra: Lizentzia libreei esker Topatu.info-tik ekarritako albistea. Originala hemen.