Donostia-Tolosa lineako autobus gidariek lan baldintza txarrak eta geltoki arriskutsuak salatu dituzte

  • TSSTko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren egoitza aurrean, Tolosa eta Donostia lotzen dituen autobus lineak dituen arriskuak salatzeko. "Bidaiarien segurtasunaren eta gidarien baldintza duinen alde" leloa duen pankarta zabaldu dute, eta erabaki dute hemendik aurrera ez direla geltoki arriskutsuetan geratuko.


2017ko uztailaren 11n - 09:01
N-1ean Irurako geltokian Tolosa-Donostia lineako autobusa kolpatu zuen kamioi batek eta 17 pertsona zauritu ziren uztailaren 7an (arg.: donostitik.com).

N-1 errepidean Irura pareko geltokian iragan ostiralean izandako istripuak atera du gaia mahai gainera. Ez da TSST enpresako autobus gidariek zenbait geltokitako arriskuak salatu dituzten lehen aldia. Astelehen goizean egindako elkarretaratzean LAB sindikatuko Buruntzaldeko ordezkari Axel Aizpioleak adierazi duenez "duela hamar urte aurkeztu zuten Tolosa-Donostia lineako gidariek autobus geltoki arriskutsuen inguruko txostena, horietako lauzpabost N-1 errepidean daudenak, baina ez zaie kasurik egin". Salaketak behin eta berriz egin dituztela adierazi du LABeko ordezkariak, "azkena otsailean".

Gipuzkoako Foru Aldundiak istripua izan eta hurrengo egunean kendu zuen ibilbidetik geltoki hori eta kontrako norabidean dagoen parekoa, baina sindikatuek azpimarratu dute "tamalgarria" dela erabaki hori "TSSTko langileak eta enpresa komitea kontuan izan gabe" hartzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


EAJk atzera egin eta Barik txartelaren deskontua mantenduko dute

Hasiera batean alderdiak garestitu egin nahi zituen Barik txartel anonimo eta aldi baterako abonuak, baina azkenean atzera egin du. Beherapena berriz otsailaren bigarren erdialdean indarrean sartuko dela aurreikusten du.


Eguneraketa berriak daude