Oniritzia eman duen lehen herrialdea da, eta Ondasun Terapeutikoen Administrazioak "ebidentzia nahikoa" aurkitu dutela jakinarazi du. Izan ere, "berariazko baimena duten psikiatrei" emango zaie bi substantziak preskribatzeko baimena.
Substantzia psikodeliko psilozinoak, perretxiko haluzinogeno gisa ezagutzen dena, eta MDMA dituzten sendagaiak erabiltzea onartu du Australiak. Hala, oniritzia eman duen lehen herrialdea da. Ondasun Terapeutikoen Administrazioak jakinarazi du "ebidentzia nahikoa" aurkitu dutela paziente batzuek izan zitzaketen onuretarako.
Uztailaren 1etik aurrera, "berariazko baimena duten psikiatrei" emango zaie bi substantziak preskribatzeko baimena, "adimen osasuneko zenbait gaitzengatik" tratamenduan dauden pazienteei. Psikiatrek diagnostiko zehatza egin ondoren bakarrik agindu ditzakete substantziak, eta oraingoz saiakuntza klinikoetara mugatuta egongo lirateke.
Zehazki, psilozitina errezatu ahalko da beste tratamendu batzuekin hobera egiten ez duten depresio kasuetarako. MDMA droga sintetikoa, aldiz, trauma baten ondorengo estresa tratatzeko. "Bi gaixotasun hauentzat bakarrik dira froga nahikoak", azaldu du jakinarazpenean.
Testuinguru horretan, tratamenduei aurre egiten dieten buruko gaitzak dituzten pazienteek ez dutela aukerarik onartu du Ondasun Terapeutikoen Administrazioak. Baina azpimarratu du aipatutako gaixotasunetatik kanpo substantzia horiek erabiltzea debekatua izaten jarraitzen duela.