Aberri Egunean abertzale guztiak biltzeko deia egin du Independentistak sareak

  • Aurtengo Aberri Egunaren esanahi sinbolikoa dela eta, apirilaren 8an Iruñean egingo dela azaldu zuten atzo Independentista sareko kideek. Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko abertzale guztiak Iruñean biltzera deitu ditu Independentista sareak.


2012ko otsailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Iaz Gernikan ospatutako Aberri Eguneko irudia

Euskal Herrian zabaldutako aro politiko berriaren eta "Europan estaturik gabeko herriei zabaltzen ari zaizkien aukera berrien" aurrean, aurtengo Aberri Eguna "mundiala eta inoiz baino jendetsuagoa" izan behar dela adierazi du Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kideak. Bide horretan, Ariznabarretak alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialei hausnarketarako deia luzatu die: "Ariketa honek hausnarketarako eta guztion artean gure etorkizuna erabakitzeko baliagarria izan behar du, bide guztiak zabalik mantenduz, independentziarena barne".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
"Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko"

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Eguneraketa berriak daude